- Guztira 65 lagun inguruk hartu zuten parte: Lazkaoko Ikastolatik 3 gelak, Txindoki egoitzatik 20 pertsonak eta asteartero Pausokan parte hartzen duten 20 herritar inguru.
- Gaur, osteguna, hilak 18, burutuko da Pausokaren VI. denboraldiaren azken ibilaldia.
Asteartean, ekainak 16, ikasturte amaierako jaia egin zuten Pausoka ekimeneko kideek. Guztira 65 lagun inguruk hartu zuten parte: Lazkaoko Ikastolatik 3 gelak, Txindoki egoitzatik 20 pertsonak eta asteartero Pausokan parte hartzen duten 20 herritar inguru.
Elkarrekin joko desberdinak egin zituzten, bata bestearen laguntzarekin. Honetarako lau gune desberdin prestatu ziren. Modu honetan generazio desberdinen harremanak indartzea lortu zen. Guztiek Txindoki egoitzan amaitu zuten jardunaldia salda bat hartuz.
Gaur, osteguna, hilak 18, burutuko da Pausokaren VI. denboraldiaren azken ibilaldia. Urrian ekingo zaio ikasturte berriari.





