- 18:00etan buruhandiekin hasiko da ospakizuna, eta 22:30ean suaren inguruko ohiko ekitaldia egingo da, sinbolismoz betea, kalejirak eta dantzak barne.
- Ekainaren 24an, San Joan eguna, Zubierreka auzoko ‘San Joan Txiki’ ermitan meza ospatuko da 11:00etan eta ostean hamaiketakoa.
San Joan gaua dela eta, herriko hainbat eragilek, udalaren babesarekin, programazio berezia prestatu dute astearterako, ekainaren 23.
18:00etatik aurrera, buruhandiek herriko kaleak girotuko dituzte, eguneko jai-giroari hasiera emanez.
22:30ean, suaren inguruko ekitaldi nagusia egingo da. Sinbolismoz beteriko ospakizun tradizionala, etapa baten itxiera eta ziklo berriaren hasiera irudikatzen duena.
Oin Arin Dantza Taldeak, Lazkao Txiki Musika Eskolak, Suthaik, Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandiak, Lazkaoko Musika Bandak gauari jai giro artistiko eta koloretsua emango diote giro hurbil eta parte-hartzailean.
Ekainaren 24an, berriz, San Joan eguna, Zubierreka auzoko ‘San Joan Txiki’ ermitan meza ospatuko da 11:00etan eta ostean hamaiketakoa.
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ospakizun honetara hurbildu eta gozatzera.
