• Proposamenek interes orokorrekoak izan beharko dute, herritarren ongizatera bideratuta egon beharko dute eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren irizpideak bete beharko dituzte.
  • Lazkaon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek aurkeztu dezakete proposamenak, udaletxean bertan edo esteka honetan eskuragarri dagoen formularioaren bidez: https://labur.eus/AurrekontuPartehartzaileakLazkao20271.

Prozesu hau abian jartzen den hirugarren aldia da, eta herritarrei aukera ematen die 2027ko udal aurrekontuko inbertsio partidaren 100.000 euroen erabilera erabakitzeko. Ekimen honen bidez, bizilagunek herria hobetzeko ekintzak proposa ditzakete eta, ondoren, gauzatuko diren proiektuen aukeraketan zuzenean parte hartu, etorkizuneko Lazkaoren eraikuntzan duten inplikazioa indartuz.

Prozesua bi fasetan garatuko da, lehenengo fasea jada martxan dena, eta herritarrek proposamenak aurkezten ari dira. Ondoren, proposamen horiek aztertuko dira bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa baloratzeko, baita udal-eskumenetara egokitzen diren ala ez egiaztatzeko ere. Baldintzak betetzen dituzten proposamenak irailaren 14tik 26ra egingo den bozketa fasera igaroko dira, eta bertan lazkaotarrek erabakiko dute zein proiektu gauzatuko diren, baliozkotutakoen artean, prozesu honetara bideratutako partidaren kargura. 

Proposamenek interes orokorrekoak izan beharko dute, herritarren ongizatera bideratuta egon beharko dute eta ezarritako bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko irizpideak bete beharko dituzte. Lazkaon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek ekainaren 30era bitarte dute proposamenak aurkezteko epea, udaletxean bertan edo esteka honetan eskuragarri dagoen formularioaren bidez: https://labur.eus/AurrekontuPartehartzaileakLazkao20271.

Udalak herritarrei dei egiten die parte har dezaten eta beren ideiak aurkez ditzaten, udalerria hobetzen eta etorkizuneko Lazkao eraikitzen laguntzeko.


 

 aurrekontu parte hartzaileak 2027 proposamenak