- Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, ekainaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean Udaletxean. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.
Osoko Bilkurarako Gai Zerrenda honako hau da:
- Aurreko akta (2026ko maiatzaren 28koa).
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- Kreditu transferentzia bidezko 1 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen berri ematea.
- Kreditu gehigarri bidezko 2 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen berri ematea.
- Kreditu transferentzia bidezko 2 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen onarpena.
- Kirol zerbitzuen kontratuaren 1. luzapena.
- Goierri Fundazioaren estatutuen aldaketaren onarpena.
- Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena dela eta EAJ-PNVk eta EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
- Ekainaren 28a, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan EAJ-PNVk aurkeztutako adierazpena.
- Galdera eta erreguak.
Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.
