- Lasterketak hiru modalitate izango ditu: 30 kilometroko mendi proba, 12 kilometroko esprinta eta 12 kilometroko mendi martxa.
Larunbat honetan, ekainaren 27a, Batala Mendi Lasterketa ospatuko da Lazkaon, profil desberdinetako kirolari eta parte-hartzaileak batuko dituen mendiko kirol ekitaldia.
Lasterketak hiru modalitate izango ditu: 30 kilometroko mendi proba bat, 12 kilometroko esprint bat eta 12 kilometroko mendi martxa bat, ibilbidea oinez egin nahi dutenentzat irekia, pertsona guztien parte hartzea erraztuz.
Izaera inklusibo nabarmena duen ekitaldia da, integrazioa, ekitatea eta naturarekiko errespetua bezalako balioak sustatu nahi dituena. Alde horretatik, Bakuntza Elkarteak zeresan garrantzitsua izango du probaren irisgarritasunaren bermean.
Gainera, Batala Mendi Lasterketa Goierri Koparen parte da, Goierri eskualdean oinarrizko kirola bultzatzen eta kirol turismoa sustatzen lagunduz.
Lazkaoko Udalak eta erakunde antolatzaileek herritar guztiak gonbidatzen dituzte kirol jardunaldi hau gozatzera eta garatzen laguntzera, bereziki boluntarioen laguntzaren bidez, funtsezkoak baitira ekitaldiaren funtzionamendu egokirako.
Areriak “El día de la revelación” filma hartuko du asteburu honetan
Asteburu honetan lazkaotarrek kultur agendaren baitan helduei zuzendutako zine saio berri batez gozatzeko aukera izango dute Arerian.
“El día de la revelación” filma proiektatuko da ekainaren 27an, larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan; 28an, igandean, 19:30ean; eta 29an, astelehenean, 19:00etan eta 21:00etan.
Udalak Areriara bertaratzeko gonbitza luzatzen die herritarrei, aste honetarako programatutako proiekzioaz gozatzera.
