- Euskal Herrian LGTBI+ pertsonentzat espazio seguruak, ikusgarriak eta errespetuzkoak bultzatzera bideratutako ekimena da, berdintasuna eta diskriminaziorik eza indartuz. Esparru horretan, merkatariei eta ostalariei zuzendutako informazio-bilera bat egin zen proiektuaren berri emateko. Ekimenak udalerriko erakunde eta establezimenduekin sentsibilizazio- eta ikusgarritasun-ekintzak barne hartzen ditu.
- Era berean, Lazkaoko Udalak LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko adierazpen instituzionala onartu du, tratu-berdintasunarekiko, giza eskubideen defentsarekiko eta edozein diskriminazio motaren aurkako borrokarekiko duen konpromisoa berretsiz.
Lazkaoko Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, urrats berri bat eman du benetako berdintasunarekiko eta sexu eta genero aniztasunarekiko errespetuarekiko duen konpromisoan, LGTBI+ Points Sarearekin bat eginez. Ekimen honek Euskal Herrian LGTBI+ pertsonentzat espazio seguruak, ikusgarriak eta errespetuzkoak sortzea sustatzen du, diskriminaziorik gabeko eta bizikidetzan eta berdintasunean oinarritutako inguruneak bultzatuz.
Ildo horretan, Lazkaok aktiboki bat egiten du gizarte inklusiboagoa sustatzeko modu koordinatuan lan egiten duten udalerri, erakunde eta establezimenduen sarearekin. Era berean, Udalak tratu-berdintasuna bermatzera eta giza eskubideak defendatzera bideratutako politika publikoak garatzeko duen konpromisoa berretsi du.
Sare hori udalerrian ezartzeko prozesuaren baitan, joan den ekainaren 17an informazio-bilera bat egin zen Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Lazkaoko merkatariei eta ostalaritzako profesionalei zuzenduta, proiektuaren berri emateko eta ekimenean parte hartu nahi zuten establezimenduen parte-hartzea errazteko. Honela ba, Aurrera Ikasketa Zentroa, Osatu Fisioterapia, Nerea Jatetxea, Garaiz Moda eta Eskuz Fisioterapia atxiki dira sare honetara.
Gainera, Lazkaoko Udalak LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko adierazpen instituzional bat onartu du, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta pertsona guztien eskubideen defentsaren alde duen jarrera irmoa berresteko.
LGTBI+ Points Sarearekin bat eginez, Lazkaok gizarte bidezkoago, berdintasunezkoago eta errespetuzkoago baten aldeko konpromisoa sendotzen du, erakundeen, tokiko ehun ekonomikoaren eta herritarren arteko lankidetza indartuz, bizikidetza erabat inklusiborantz aurrera egiteko.