Asteazkenean 7,2 eta 7,5 graduko lurrikarak izan ziren Venezuelako iparraldean, eta giza kalte eta kalte material handiak eragin dituzte. Ondorioz, Venezuelako komunitateak laguntza humanitarioa biltzeko kanpaina bat jarri du abian.

Lazkaoko Udalak ekimena babesten du, oinarrizko materiala biltzeko gune bat eskainiz.

  • Lekua: Lazkaoko Udala
  • Datak: Ekainak 29 eta 30 eta uztailak 1
  • Ordutegia: 15:00 – 20:00
  • Eskatutako materiala: arropa, pixoihalak, higieneko oinarrizko gaiak eta elikagai ez galkorrak. 

Ekintza Euskadiko Talde Venezuelarrak koordinatzen du, udalen laguntzarekin.

Lazkaoko Udaletik herritarrak animatzen dira ekimen solidario honetan parte hartzera eta larrialdi egoera batean dauden pertsonekin elkarlanean aritzera.

Venezuela