- Mendi martxa 05:30ean abiatuko da Itzala tabernatik eta 38 kilometro egingo ditu Lazkao eta Orio artean, Beasain, Usurbe, Murumendi, Zelatun, Iturriotz eta Aia zeharkatuz.
- Interesdunek uztailaren 1era biarte eman dezakete izena, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz edo 606 85 89 30 telefono zenbakira deituz.
Larunbat honetan, uztailaren 4an, lazkaotarrek Amalur Mendi Elkarteak antolatutako Lazkaotik Oriorako mendi irteeran parte hartzeko aukera izango dute.
Ibilaldia 05:30ean abiatuko da Lazkaoko Itzala tabernatik. Handik, taldeak Lazkaotik Oriora egingo du ibilbidea, eta 17:00ak aldera iristea aurreikusten da. Bertan ibilgailuak egongo dira Lazkaora itzultzeko.
Ibilbideak 38 kilometroko luzera eta 1.700 metroko desnibel positiboa izango ditu. Ohikoa baino ibilaldi luzeagoa denez, oinez ibiltzen ohituta dauden pertsonei zuzenduta dago.
Lazkaotik abiatu eta Beasainera iritsiko da taldea Ugartemendi auzotik. Handik, Usurbera igoko da Abarizketa baserriaren ondoko bidetik, eta pistatik jarraituko du Murumendirantz. Behin altuera hartuta, Santa Ageda lepoa zeharkatuko du, eta Bidania-Goiatz albo batera utzita, Ernio azpiko Zelatungo bordetara iritsiko da. Bertan bazkaltzeko geldialdia egingo da, eta ondoren, Iturriotzetik igaro ostean eta azken aldapak gaindituta, Aiara iritsiko da. Handik Oriora jaitsiko da taldea, eta bertan egongo dira Lazkaora itzultzeko ibilgailuak.
Parte hartu nahi dutenek uztailaren 1era bitarte eman dezakete izena, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 606 85 89 30 telefono zenbakira deituz.
Amalur Mendi Elkarteak eta Lazkaoko Udalak herritarrak jarduera honetan parte hartzera gonbidatzen dituzte, mendi jardunaldi batez gozatzera.
