- Egitaraua arratsaldeko 18:30tan hasiko da dantzarien jaitsierarekin eta arratsaldeko 19:00tan jarraituko du herritar guztiei irekitako emanaldi batekin.
Aste honetan, lazkaotarrek euskal dantzarekin lotutako hitzordu berezia izango dute. Datorren ostegunean, uztailaren 2an, Oin Arin Dantza Taldeak 60. urteurrena ospatuko du Lazkaoko plazan, herriko kultur bizitzan urte luzez erreferente izan den taldearen ibilbidea ospatzeko.
Egitaraua 18:30ean hasiko da dantzarien jaitsierarekin, eta 19:00etan dantza emanaldia izango da. Horrela, Oin Arin Dantza Taldeak azken sei hamarkadetan Lazkaoko dantza tradizionalaren alde egindako lana eta ibilbidea ospatuko dira.
Udalak herritarrei emanaldira bertaratzeko gonbita luzatzen die, Oin Arin Dantza Taldeari urteurren berezi honetan babesa adierazi eta dantza, tradizioa eta herri giroa protagonista izango diren arratsaldeaz elkarrekin gozatzera.
