- Jarduketak hainbat hobekuntza jasotzen ditu, hala nola espaloiak egokitzea, bidea zein aparkalekuak asfaltatzea, ur-hornidura eta saneamendu sareak berritzea, irisgarritasun neurriak hartzea eta lorezaintza lanak burutzea. Proiektuak 93.775,09 euroko aurrekontua du (gehi BEZa) eta lanak Sasoi Eraikuntzak, S.L enpresak burutuko ditu.
Datorren astean hasiko dira Mikelar 4-5 eremua urbanizatzeko obrak. Herri-eremua osorik hobetzera eta inguruko azpiegiturak modernizatzera bideratutako jarduketa da, herritarren bizi-kalitatean sakontzen jarraitzeko xedez.
Proiektuaren helburu nagusia Mikelar 4-5 eraikinetako atarietara sartzeko eremua berritzea da. Horretarako egingo den esku-hartzeak irisgarritasuna, oinarrizko azpiegituren berrikuntza eta herritarrentzako ingurune funtzionalagoak, seguruagoak eta atseginagoak sortzea izango ditu ardatz.
Bestalde, irisgarritasun unibertsala bermatzeko neurri zehatzak hartuko dira bidean, berdeguneetan eta espazio publikoan. Oztoporik gabeko oinezkoen zirkulazioa bermatzeko seinaleak eta hiri-altzariak jarriko dira, ingurune irisgarriagoa eta inklusiboagoa lortze aldera.
Proiektuak 93.775,09 euroko aurrekontua du (gehi BEZa), zorua jartzeko, irisgarritasunerako, azpiegiturak berritzeko eta lorezaintzarako lanetara bideratua. Lanak Sasoi Eraikuntzak, S.L enpresak burutuko ditu.
Laburbilduz, jarduketa hau beste urrats bat da espazio publikoa hobetzeko bidean; urbanizazio modernoago, seguruago eta herritarren egungo beharretara egokituago baten aldeko apustua da.
