- Uztailaren 7an, asteartean, Herriko Plazan izango da Marsel Magoaren ikuskizuna; eta uztailaren 9an, ostegunean, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko estali gabeko igerilekuan egingo da "Perli eta Koxkolo" ipuin-kontalaria.
Aste honetan, Lazkaoko kultur agendak haurrei zuzendutako bi jarduera eskainiko ditu, txikienek eta haien familiek udako arratsaldeez magiaren eta ipuinen bidez gozatzeko aukera izan dezaten.
Lehen hitzordua uztailaren 7an, asteartean, izango da, 18:00etan, Herriko Plazan. Bertan, Marsel Magoak haurrei eta familiei zuzendutako magia ikuskizuna eskainiko du, aire zabaleko arratsalde atsegin batez gozatzeko aukera emanez.
Programazioak uztailaren 9an, ostegunean, jarraituko du, 18:00etan, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko estali gabeko igerilekuan, "Perli eta Koxkolo" ipuin-kontaliarekin. Euskaraz izango den saioak narrazioa, zuzeneko musika, antzerkia eta publikoaren parte-hartzea uztartuko ditu, haurrei esperientzia ludiko eta kulturala eskainiz.
Lazkaoko Udalak herritarrak, bereziki haurrak eta haien familiak, jarduera hauetan parte hartzera eta aste honetarako antolatutako kultur programazioaz gozatzera gonbidatzen ditu.
