• Haurrentzako ur parkea asteartean izango da, 17:00etan, Lazkao Txiki plazan. Halaber, asteazkenean 'Trajea' antzezlana izango da ikusgai Arerian, 19:00etan, eta Rebeldes del Swing taldearen kontzertuak itxiko du asteko egitaraua ostegunean, 19:30etan, Herriko Plazan.

Aste honetan, lazkaotarrek kultur eta aisialdi egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute. Horren baitan, ur-parkea, Trajea komediaren emanaldia eta Rebeldes del Swing taldearen kontzertua izango dira.

Programazioa asteartean, uztailaren 14an, hasiko da ur parkearekin. Haurrentzat eta familientzat prestatutako ur-jolasgunea 17:00etatik 19:00etara egongo da Lazkao Txiki plazan.

Uztailaren 15ean, asteazkenean, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza protagonista dituen Trajea komedia izango da ikusgai Arerian, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte, eta emanaldiak umorez jantzitako antzerki proposamena dakar.

Egitaraua ostegunean, uztailaren 16an, amaituko da Rebeldes del Swing taldeak Herriko Plazan 19:30ean emango duen kontzertuarekin. Sei musikariz osatutako taldeak swingaren urrezko aroan oinarritutako estetika zaindua dakar, eta generoko klasiko handiez osatutako errepertorioa taularatuko du. 

Lazkaoko Udalak herritar guztiak jarduera hauetan parte hartzera eta herrian kultura, aisialdia eta musikaz gozatzera gonbidatzen ditu.


 UR PARKEA LazkaoTRAJEA

Rebeldes del Swing