• Aisialdi zerbitzuan 215 haur ari dira parte hartzen 09:00etatik 13:00etara eta 10:00etatik 13:00etara. Udako kirol ikastaroetan, berriz, 388 lagunek eman dute izena kirolanitzal, pilota, gimnasia erritmiko, piraguismo eta futbol modalitateetan; gazteentzako Bodytraining eta Ziklo saioetan 27 kide bildu dira, eta, uztailean lehen aldiz, 59 heldu ari dira Aguafit eta Bodytraining jardueretan.

Lazkaoko Udalak antolatutako udako egitarauak harrera bikaina izan du aurten, eta adin ugaritako parte-hartzaileak batu ditu aisialdi zein kirol jardueretan. Eskaintzak aisialdi zerbitzua, kirol ikastaroak eta gazteei zein helduei zuzendutako proposamenak biltzen ditu; azken horiek, hain zuzen ere, lehen aldiz antolatu dira uztailean.

Aisialdi zerbitzuari dagokionez, haurren parte-hartzea handia izan da, eta guztira 101 haur ari dira parte hartzen 09:00etatik 13:00etara egiten den txandan, eta beste 114, berriz, 10:00etatik 13:00etara egiten den saioan.

Udako kirol ikastaroetan ere jarraipen estua dute proposamenek. Kirolanitz jarduerak, esaterako, astez asteko bilakaera jarraitua du; lehen astean 46 parte-hartzaile eta bigarrenean 50 izan ostean, hirugarrenerako 73 daude izena emanda, laugarrenerako 33 eta bosgarrenerako 47. Horrez gain, pilota ikastaroak 28 lagun bildu ditu, gimnasia erritmikoak 9, eta piraguismoak 25. Futbol jardunaldiek, berriz, 37 parte-hartzaile izan zituzten lehen astean eta 40 bigarrenean.

Gazteentzako eskaintzak ere lekua du udako plangintzan. Arlo horretan, gazteei zuzendutako Bodytraining ikastaroak 16 parte-hartzaile erregistratu ditu, eta gazteentzako Ziklo ikastaroak, aldiz, 11 kide.

Era berean, lehen edizio honetan, helduentzako egitarauak erantzun ezin hobea jaso du uztailerako; Aguafit ikastaroak 21 parte-hartzaile ditu, eta helduentzako Bodytraining saioak, berriz, 38. 

Parte-hartze datu horiek argi uzten dute udako egitarauak herritarren artean izan duen harrera ona. 

Modu horretan, Lazkaoko Udalak eskaintza anitz eta integratzaile baten aldeko apustua berretsi du, udalerria dinamizatzeko eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatzeko helburuz.


 PORTADA udako aisialdi eta kirol jarduereak 1

PORTADA udako aisialdi eta kirol jarduereak 2

PORTADA udako aisialdi eta kirol jarduereak 3

PORTADA udako aisialdi eta kirol jarduereak 4