• Kultur Etxean hiru egunez garatutako kanpaina solidarioari esker, materialez betetako 14 palet batu ahal izan dira, Venezuelara bidean jarriko dira, herritarren, Venezuelako lazkaotarren, Asovenguiren, Cáritasen eta boluntarioen inplikazioari esker.

Lazkaoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Venezuelako herritarrei laguntzeko antolatutako bilketa solidarioko kanpainan parte hartu duten pertsona guztiei. Ekimenak iraun duen hiru egunetan, herritar ugari hurbildu da Kultur Etxera bere ekarpena egitera, eta lazkaotarrek larrialdi egoeren aurrean duten konpromisoa zein elkartasuna erakutsi dute beste behin ere.

Guztira, laguntzaz betetako 14 palet batu dira Kultur Etxean, gure artean bizi diren venezuelarrek koordinatutako bilketari esker.

Udalak bereziki eskertu nahi du Venezuelako lazkaotarren inplikazioa, baita Asovengui, Cáritas eta bilketa antolatzen eta garatzen parte hartu duten boluntario guztien laguntza ere. Era berean, jasotako babes adierazpen guztiak eskertu ditu, eta lankidetzak zein elkartasunak egoera zailetan daudenei laguntzeko duten garrantzia nabarmendu nahi izan du, funtsezko tresna gisa.


 Venezuelari laguntzeko bilketa 1

Venezuelari laguntzeko bilketa 2

PORTADA Venezuelari laguntzeko bilketa 3

PORTADA Venezuelari laguntzeko bilketa 4

 

Venezuelari laguntzeko bilketa 5

Venezuelari laguntzeko bilketa 6