- Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, uztailaren 23an, arratsaldeko 18:30ean Udaletxean. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.
Osoko Bilkurarako Gai Zerrenda honako hau da:
- Aurreko akta (2026ko ekainaren 25ekoa).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- Kreditu gehigarri bidezko 3 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen onarpena.
- Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren kontratuaren lehen luzapena.
- Galdera eta erreguak.
Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.
