• Mikelar 4-5 eraikinen ingurua hobetzea da proiektu honen helburua, azpiegiturak berrituz eta espazio publikoak egokituz. Horretarako, irisgarritasuna hobetzeko, oinarrizko azpiegiturak berritzeko eta bidea asfaltatzeko lanak egiten ari dira. Obra Sasoi Eraikuntzak S.L. enpresaren esku dago, eta 93.775,09 euroko aurrekontua du (BEZik gabe).

Dagoeneko hasi dira Mikelar 4-5eko urbanizazio-obrak, hiri-espazioa osorik hobetzea eta inguruko azpiegiturak modernizatzea helburu dituen jarduketa baten barruan. Esku-hartze honen bidez, Udalak bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen jarraitu nahi du, ingurune irisgarriagoa, seguruagoa eta funtzionalagoa sortuz.

Proiektuaren helburu nagusia Mikelar 4-5 eraikinen ingurunea hobetzea da, azpiegiturak berrituz eta espazio publikoak egokituz. Horretarako, irisgarritasuna hobetzeko, oinarrizko azpiegiturak berritzeko eta bidea zein erabilera publikoko eremuak modernizatzeko lanak egiten ari dira.

Jarduketen artean daude espaloiak egokitzea, bidea eta aparkalekuak asfaltatzea, ur-hornidurako eta saneamenduko sareak berritzea, eta baita ingurunea hobetzeko lorezaintzako hainbat lan ere. Horrez gain, irisgarritasun unibertsala bermatzeko neurri espezifikoak txertatuko dira bidean, berdeguneetan eta espazio publikoan, oinezkoen mugikortasuna erosoagoa, seguruagoa eta inklusiboagoa izan dadin.

Proiektuak 93.775,09 euroko aurrekontua du (BEZa aparte), eta Sasoi Eraikuntzak, S.L. enpresa ari da lanak gauzatzen.

Jarduketa honen bidez, Udalak espazio publikoa hobetzen jarraitzen du, urbanizazio modernoagoa, irisgarriagoa eta herritarren egungo beharretara egokituagoa sustatuz.


 Mikelar 4 5 eremua urbanizatzeko lanak 1

 

PORTADA Mikelar 4 5 eremua urbanizatzeko lanak 3