• Helduentzako saioetan, La Odisea, Spider-Man: Brand A New Day eta El Ser Querido filmak eskainiko dira, baita Cannesko Zinemaldian Zuzendaritza Onenaren saria jaso duen La Bola Negra filmaren estreinaldia ere. 
  • Haurrentzako emanaldiei dagokienez, Toy Story 5 eta Minioms & Monsters proiekzioak izango dira ikusgai.

Lazkaoko Udalak Areriako iraileko zinema-programazioa aurkeztu du, publiko guztientzako proposamenarekin. Saioak Arerian izango dira, helduentzako zein haurrentzako zuzendutako filmekin. Gainera, aipatzekoa da larunbatetan 65 urtetik gorako pertsonentzako sustapen berezia egongo dela, eta zinemarako sarrerak 2 euroko prezioa izango duela.

Helduentzako zinema

Irailean, helduentzako hainbat film eskainiko dira Arerian, asteburuetan eta astelehenetan; azken horiek ikuslearen eguna izaten jarraituko dute. Programatutako filmen artean nabarmentzekoa da La Bola Negra filmaren estreinaldia, Canneseko Zinemaldian Zuzendaritza Onenaren saria jaso duena, baita El Ser Querido ere, zinemaldi berean Film Onenaren sarirako izendatua izan zena. 

La Odisea

  • Larunbata 5: 19:30
  • Igandea 6: 19:30
  • Astelehena 7: 18:30

Spider-Man: Brand A New Day

  • Larunbata 12: 19:30 eta 22:00
  • Igandea 13: 19:30
  • Astelehena 14: 18:30 eta 21:00

El Ser Querido

  • Larunbata 19: 19:30 eta 22:00
  • Igandea 20: 19:30
  • Astelehena 21: 18:30 eta 21:00

La Bola Negra (estreinaldia)

  • Larunbata 26: 19:30 eta 22:00
  • Igandea 27: 19:30
  • Astelehena 28: 18:30 eta 21:00

Haurrentzako zinema

Haurrentzako programazioa asteburuetan arratsaldez eskainiko da, 17:00etan, publiko gazteenari zuzendutako filmekin:

Toy Story 5

  • Larunbata 12
  • Igandea 13

Minioms & Monsters

  • Larunbata 19
  • Igandea 20

Urriko programazioaren aurrerapen gisa, Arerian Un Plan Perfecto eta Las Ciegas Hormigas filmak eskainiko dira.

Lazkaoko Udalak herritarrak programazio zinematografiko anitz eta kalitatezko honetaz gozatzera gonbidatzen ditu, adin eta gustu guztietarako pentsatua baita.


 zinea iraila