- Ibilaldia Iturendik abiatuko da, eta 12 kilometroko ibilbidea eta 967 metroko desnibel positiboa izango ditu. Mendaurrera igo ondoren, Doneztebera joango dira bazkaltzera, Santa Maria jatetxera.
- Parte hartu nahi dutenek ostegunera arte, irailaren 3ra bitartearte, eman dezakete izena, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 667 54 86 33 telefonora deituta.
Iraila mendi irteera berri batekin hasiko du Amalur Mendi Elkarteak. Igande honetan, irailaren 6an, Mendaurrera joango dira, Nafarroara.
Irteera 07:30ean izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik. Ibilaldia Iturenen hasiko da, eta Mendaur izango du norako. Guztira, 12 kilometroko ibilbidea izango da, 967 metroko desnibel positiboarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, igoerak desnibel handia badu ere, presarik gabe egingo dute bidea. Lazkaora 18:00ak aldera itzultzea aurreikusten da.
Ibilaldia amaitu ondoren, Doneztebera joango dira, eta Santa Maria jatetxean bazkalduko dute, indarrak berreskuratu eta eguna borobiltzeko.
Irteeran izena eman nahi dutenek irailaren 3ra bitarte dute izena emateko epea Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 667 54 86 33 telefonora deituz.
Amalur Mendi Elkarteak eta Lazkaoko Udalak herritarrak animatu nahi dituzte irteerarekin bat egitera eta mendian egun eder batez gozatzera.
