• Egitaraua irailaren 4an hasi zen Areria Kulturgunean Xabier Amurizak eskainitako emanaldiarekin; bertsoak eta hainbat gogoeta izan ziren ekitaldiko hari nagusiak.
  • Omenaldi-ekitaldia hilaren 15ean egingo da, 18:00etan, Lazkao Txikiren harrizko irudiaren ondoan.

Lazkaok Lazkao Txikiren inguruko hainbat ekitaldi hartuko ditu irailean, haren jaiotzaren 100. urteurrenarekin bat eginez. Egitarauak lehen hitzordua izan zuen irailaren 4an, Xabier Amurizaren emanaldiarekin. 

Egitarauak aurrera egingo du datorren irailaren 15ean, 18:00etan, Lazkao Txikiren harrizko irudiaren ondoan egingo den omenaldi-ekitaldiarekin. Herriko hainbat eragilek hartuko dute parte, Oin Arin Dantza taldeako kideak eta lazkaoko Bertso Eskolako ikasleak, beren ekarpenekin bertsolariaren memoria eta ondarea gogora ekarriz.

Ekitaldian lore sorta bat eskainiko zaio Lazkao Txikiri eta Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak hitz batzuk izango ditu bertsolariaren bizitza, ibilbidea eta euskal kulturari egindako ekarpena azpimarratzeko.

Herritar guztiak gonbidatuta daude mendeurren berezi honen harrira antlatutako omenaldian parte hartzera eta Lazkao Txikiren oroimena elkarrekin ospatzera.

Hiru egun geroago, irailaren 18an, ostirala, 20:00etan, bertso-afaria izango da Gerriko Txokoan, Unai eta Eñaut Agirreren partehartzearekin. Hitzorduak Lazkao Txiki gogoan izango du ardatz, eta bertso zahar eta berriak uztartuko ditu.


 LAZKAO TXIKI 100 URTE