• Ekimenak kirol arloan nabarmendu diren pertsonak, taldeak eta erakundeak aitortzea du helburu. Edozein pertsonak, elkartek edo erakundek aurkez ditzake proposamenak irailaren 25era bitarte udal-web orriaren bidez, https://labur.eus/LazkaoKirolSariak2026, edo aurrez aurre, Udaleko zein Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko harreran.

Lazkaoko Udalak zabalik du “Lazkao, Kirol Sariak 2026” ekimenerako proposamenak aurkezteko epea. Ekimenaren helburua da Lazkaoko pertsonak, taldeak eta erakundeak, edota udalerrian kirol arloan nabarmendu direnak, publikoki aitortzea, haien lorpenak, merezimenduak, ibilbidea edo egindako lana aintzat hartuta.

Proposamenak 2025 eta 2026 urteetakoak izan daitezke, eta proposatutako pertsona, talde edo erakundearen izena jaso beharko dute, baita aitortza egiteko arrazoiak azaltzen dituen justifikazio labur bat ere. Justifikazioan lortutako lorpenak edo emaitzak, egindako lana, merezimenduak edo ibilbide aipagarria jaso daitezke.

Edozein pertsonak, elkartek edo erakundek aurkez ditzake proposamenak. Horretarako, Lazkaoko Udalaren www.lazkao.eus-eko galdetegia betez (https://labur.eus/LazkaoKirolSariak2026) egin daiteke izapidea, edo, bestela, dagokion inprimakia aurrez aurre bete Udaleko harreran edo Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko harreran.

Proposamenak aurkezteko epea 2026ko irailaren 25ean amaituko da. Udalak herritarrei, elkarteei eta erakundeei parte hartzera eta beren proposamenak aurkeztera dei egiten die.


 Kirol Sariak 2026