• Lehen entsegua asteartean, hilaren 15ean, izango da, 20:00etan, Arerian. Segurako alborada, Elizondo edo Ikusi mendizaleak jotzen dakitenek parte hartu ahal izango dute, eta izena honako formulario honen bidez eman beharko dute: https://forms.gle/d58hnLLNtmesXamK9

Lazkaok 2026an hartuko du berriro Kilometroak, eta edizioak esanahi berezia izango du, 50 urte beteko baitira jaialdia lehen aldiz egin zenetik. 1977an ospatu zen lehen Kilometroak, Beasain eta Lazkao artean. 2003an ere hartu zuen Lazkaok festa, eta oraingo hitzorduak, urteurrenaren balio sinbolikoaz gain, ikastolekiko, euskararekiko eta partekatutako balioekiko konpromiso kolektiboa izango du ardatz.

Testuinguru horretan, Lazkaoko txistulariek Kilometroetako dianan parte hartzeko deia egin diete txistua jotzen dutenei. Deialdia Segurako alborada, Elizondo edo Ikusi mendizaleak jotzeko gai diren eta ekimenarekin bat egin nahi duten pertsonei zuzenduta dago. 

Lehen entsegua datorren asteartean izango da, hilaren 15ean, 20:00etan, Arerian.

Dianan parte hartu nahi dutenek honako inprimaki honen bidez eman dezakete izena https://forms.gle/d58hnLLNtmesXamK9.

Lazkaoko Udalak txistua jotzen duten herritarrei ekimenarekin bat egitera eta Kilometroak 2026 musikaren bidez ere bizitzera dei egiten die.

Bideoa: Beasainen, 1972an


 Kilometrotako diana