- Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, irailaren 24an, arratsaldeko 18:30ean Udaletxean. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.
Osoko Bilkurarako Gai Zerrenda honako hau da:
- Aurreko aktak onartzea (2026ko ekainaren 25ekoa eta uztailaren 23koa).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- 2025eko Kontu Orokorra.
- 2025eko kontu bateratuak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Hirigoien 56-58ko lokaletan egin beharreko obra interes berezikotzat deklaratzea eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) %95eko hobaria aplikatzea.
- Galdera eta erreguak.
Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.
