- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistiko, Bilduma eta Museoen Zerbitzuak eta Gordailuak antolatutako jardunaldia San Migel elizan egingo da, 12:30ean. Laura Calvo, Irlanda Fragoso eta Sergio Quintana adituek parte hartuko dute, Gipuzkoako ondare historiko-artistikoaren balioa eta haren kontserbazioaren garrantzia herritarrengana hurbiltzeko.
San Migel elizak hartuko du “Gure Ondarea, Gure Gipuzkoa: Gipuzkoako ondarea ezagutu eta zaintzea” jardunaldia. Gipuzkoako ondare historiko-artistikoa ezagutarazi eta haren balioa nabarmentzea izango da hitzorduaren ardatza. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistiko, Bilduma eta Museoen Zerbitzuak eta Gordailuak antolatu dute ekimena, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Jardunaldia datorren urriaren 31n, 12:30ean, egingo da San Migel elizan, eta euskaraz zein gaztelaniaz izango da. Ekimenaren bidez, herritarrengana Gipuzkoako ondarea ezagutzeko eta zaintzeko garrantzia hurbildu nahi da, lurraldearen historia eta nortasun kolektiboaren parte diren elementuei erreparatuz.
Lazkaok balio eta kalitate handiko ondarea du, eta udalerriaren historia eta nortasuna osatzen duten hainbat elementu nabarmentzen dira haren artean. Besteak beste, Beneditarren komentua, Bernarda Errekoletoen komentua, San Migel eliza eta Lazkanoko jauregia. Bi komentuen kontserbazioa ondare hori babesteko aktiboki sustatzen den lan-ildoetako bat da.
Jardunaldian Laura Calvo, Irlanda Fragoso eta Sergio Quintana izango dira hizlari. Artearen historian eta kontserbazioan adituak dira, eta ondarearen inguruko ezagutza eta zaintzari buruzko ikuspegia partekatuko dute.
Ekimen honen bidez, Lazkaok Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egiten du, eta herritarrak parte hartzera eta Gipuzkoako historiaren eta nortasunaren parte den ondarearen balioa ezagutzera gonbidatzen ditu.
