• Udalak jendaurrean jarri du indarrean dagoen hautesle-errolda, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen deialdia dela eta. Herritarrek erreklamazioak aurkezteko aukera dute, erroldan behar ez bezala sartu edo kanpoan utzi badituzte.

Lazkaoko Udalak urriaren 19ra arte, egun hori barne, jendaurrean izango du udalerrian indarrean dagoen hautesle-errolda. Neurria Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen deialdiaren harira hartu da.

Epe horretan, edonork aurkeztu ahal izango du erreklamazioa udaletxean, hautesle-erroldan behar ez bezala sartu dutela edo bertatik oker kanpo utzi dutela uste badu.


 Udala