• Bilkura 18:30etan izango da  Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan.

Lazkaoko Udalak Ezohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, urriaren 15ean, arratsaldeko 18:30etan, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekia izango da.

Bilkura honetarako Gai Zerrenda honako hau da:

  1. Ordenantza fiskalen aldaketa.
  2. Udal zerga eta tasak ordaintzen laguntzeko ordenantzaren aldaketa.
  3. Egonaldi turistikoen gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Herritar guztiak gonbidatuta daude saioan parte hartzera.


 Osoko Bilkura ezohikoa