- Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, urriaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.
Osoko Bilkurarako Gai Zerrenda honako hau da:
- Aurreko aktak onartzea (2026ko irailaren 24koa eta urriaren 15ekoa).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- Kreditu gehigarri bidezko 4. zenbakidun kreditu-aldaketaren espedientearen berri ematea.
- Kreditu-txertaketa bidezko 1. zenbakidun kreditu-aldaketaren espedientearen berri ematea.
- Kreditu-txertaketa bidezko 2. zenbakidun kreditu-aldaketaren espedientearen berri ematea.
- PR1 eta PR2 lurzatien Xehetasun Azterketaren jendaurreko erakustaldi-aldian aurkeztutako alegazioak ebaztea.
- PR1 eta PR2 lurzatien Xehetasun Azterketari behin betiko onespena ematea.
- Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko hitzarmena luzatzea.
- Lazkaoko EAJ-PNV udal taldearen adierazpena, azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta.
- Galdera eta erreguak.
Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.
