- Bisita gidatuak azaroaren 5ean, 18:30ean, eta azaroaren 7an, 11:00etan egingo dira, eta beneditarren ondare historikoa eta dokumentala ezagutzeko aukera eskainiko diete parte-hartzaileei.
Lazkaotarrek Beneditarren historia eta ondarea gertutik ezagutzeko aukera izango dute Lazkaoko Beneditarren Fundazioan antolatutako bisita gidatu berrietan. Bisitak azaroaren 5ean, osteguna, 18:30ean, eta azaroaren 7an, larunbata, 11:00etan egingo dira.
Bisitetan, fundazioan gordetzen den dokumentazio historikoa xehetasunez ezagutuko dute parte-hartzaileek, eta herriaren iraganeko gertakari garrantzitsuetan sakontzeko aukera izango dute.
Jarduera Goierriko herritarrei zuzenduta dago, eta parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, plaza kopurua mugatua baita. Interesa dutenek bisitaren eguna aukeratu eta tokia erreserbatu beharko dute, 943 888 781 telefono zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzita.
Antolatzaileek bisita gidatuetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, Lazkaoko ondare historiko baliotsua hobeto ezagutzeko.
