• Irteera 08:00etan izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta handik Lizartzara joango da taldea, ibilbideari ekiteko. Ibilbideak 10,5 kilometroko luzera eta 472 metroko desnibel positiboa izango ditu. Basabe errekatik, Axurdarioko trikuharritik, Elorrigainatik eta Arane errotatik igaroko da, eta Orexako bidetik itzuliko da Lizartzara.
  • Parte hartu nahi dutenek azaroaren 6ra bitarte izango dute izena emateko epea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 688 60 11 86 telefono zenbakira deituta.

Lizartza-Axurdarioko natura ingurunea izango da Amalur Mendi Elkarteak antolatutako hurrengo mendi irteeraren helmuga, azaroaren 8an, igandean. Ibilbideak 10,5 kilometroko luzera eta 472 metroko desnibel positiboa izango ditu. Bidean, hainbat paisaia natural ezagutzeko eta Axurdarioko trikuharria bezalako leku interesgarriak bisitatzeko aukera izango da. Itzulera 13:00ak aldera egitea aurreikusten da.

Irteera 08:00etan izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta handik Lizartzara joango da taldea, oinezko ibilbideari ekiteko. Behin han, Basabe erreka zeharkatu eta GI-10 ibilbide laburreko marka zuri-horiei jarraituko die, Narbaitzu aldera.

Ibilbideak iparralderantz jarraituko du, Axurdarioko trikuharrira iritsi arte. Hori izango da txangoaren puntu aipagarrienetako bat. Handik, Elorrigainarantz joko du bideak, eta Arane errotaraino jaitsiko da. Ondoren, Orexako bidetik jarraituko du martxak, Lizartzara itzultzeko. Hala, natura, ondarea eta mendiko paisaiak uztartzen dituen ibilbidea osatuko da.

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 6ra bitarte, izango dute izena emateko epea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 688 60 11 86 telefono zenbakira deituta.

Amalur Mendi Elkarteak eta Lazkaoko Udalak irteeran parte hartzeko eta mendian goiz-pasa egiteko gonbita egin diete herritarrei. 


 Lizartza Axurdario