• Adin guztietako herritarrei zuzendutako ibilaldiak astearte eta ostegunetan izaten dira, 10:30ean, Lazkaoko plazatik abiatuta. Orain arte bezala, hilabete bakoitzeko azken asteartean Lazkaoko Ikastolako ikasleak eta Txindoki zentroko erabiltzaileak elkartzen dira belaunaldien arteko ibilaldia egiteko.

Joan den urrian hasi zen Lazkaon Pausoka egitasmoaren hamargarren edizioa. Udalak antolatutako jarduerak harrera ona izan du herritarren artean, eta herrian errotutako ekimenetako bat bihurtu da. Aurten ere, ariketa fisikoa eta elkarbizitza uztartzen ditu Pausokak, lazkaotarrak elkarrekin ibiltzera bilduz eta herritarren arteko loturak sendotuz.

Ibilaldiak astearte eta ostegunetan izaten dira, 10:30ean, Lazkaoko plazatik abiatuta. Adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduera da, eta bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzea du helburu, giro atsegin eta irisgarrian. Oinez ibiltzeaz gain, solasean aritzeko eta une atseginak elkarrekin igarotzeko aukera ere eskaintzen du.

Ohikoa denez, hilabete bakoitzeko azken asteartean Lazkaoko Ikastolako ikasleak eta Txindoki zentroko erabiltzaileak elkartzen dira belaunaldien arteko ibilaldia egiteko. Pausokaren unerik berezienetako bat izaten da hitzordu hori, belaunaldi desberdinen arteko esperientzia trukea eta elkarbizitza sustatzen baititu.

Hamargarren edizio honekin, Pausokak ongizatea eta pertsonen arteko harremanak uztartzeko duen gaitasuna berretsi du. Ariketa fisikoa egiteaz harago, elkarrekin denbora pasatzearen eta harremanak sortzearen balioa nabarmentzen du egitasmoak, jarduera erraz eta irisgarri baten bidez.

Lazkaoko Udalak herritarrei dei egin die ibilaldietan parte hartu eta jarduera fisikoa sustatzeaz gain, harreman sozialak sendotzen dituen egitasmo honetaz gozatzen jarrai dezaten.


 Pausoka 2026