- Arerian ospatu da sarien bigarren edizioa, eta hainbat lehiaketatan lortutako emaitzak ez ezik, herriko kirol jarduera sustatzen dutenen lana ere nabarmendu da.
Gaur ostirala, azaroak 6, Lazkao, Kirol Sariak 2026 ekitaldiaren bigarren edizioa ospatu da Arerian. Lazkaoko Udalak Kirol Batzordearekin batera sustatutako ekimen honen bidez, kirolariek eta taldeek lortutako emaitzak aitortu dira, baita herriko kirolaren garapenean laguntzen duten pertsona eta erakundeen ibilbidea eta egindako lana ere.
Lehen ekitaldia 2024an egin zen, eta ordutik, herriko kirol komunitatea elkartzeko eta haren lana aitortzeko topagune gisa sendotzen ari dira sari hauek. Aurten, Gipuzkoako, Euskadiko, Espainiako eta nazioarteko lehiaketetan lortutako emaitzak saritu dira, baita Lazkaoko kirol jarduera indartzen lagundu duten pertsonen ibilbideak eta egitasmoak ere.
Lazkao, Kirol Sariak 2026ko saridunak
Banakako lorpen nabarmenengatik emandako sariak
- Lander Sarriegi Estensoro (igeriketa): Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan lortutako emaitzengatik. Nabarmentzekoak dira Euskal Herriko txapelketan 400 metro lau estiloetako proban eskuratutako bigarren postua eta Gipuzkoako txapelketa absolutuan irabazitako zilarrezko eta brontzezko dominak.
- June Zubiri Agirre (igeriketa): Euskadiko txapeldun izateagatik 50 metro libreko proban eta txapeldunorde izateagatik 50 metro tximeleta estiloko proban. Espainiako Txapelketan ere parte hartu du.
- Intza Aldasoro Ibarguren (gimnastika erritmikoa): 2025ean Castellónen jokatutako Espainiako Txapelketan eta 2026an Santanderren jokatutako Espainiako Kopan lehen postua lortzeagatik. Horrez gain, hirugarren postua eskuratu zuen Euskadiko selekzioarekin Oviedon jokatutako 16 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan.
- Haizea Aldasoro Ibarguren (gimnastika erritmikoa): 2025eko Espainiako Txapelketan bigarren postua lortu eta maila gorenera igotzeagatik, baita 2026an Gipuzkoan, Euskadin eta Logroñon jokatutako lehiaketetan garaipenak eskuratzeagatik ere. Espainiako Kopan eta Txapelketan zortzigarren postua ere lortu zuen.
- Aimar Amenabarro Sarasola (atletismoa): 16 urtez azpikoen mailan lortutako emaitza nabarmenengatik. Gipuzkoako txapeldun izan da 1.000 metroko, 600 metroko eta 1.500 metro oztopoduneko probetan, eta Euskadiko txapeldun 4x100 metroko erreleboan. Azken proba horretan, bosgarren postua lortu zuen Espainiako Txapelketan.
- David Martin Gomez (atletismoa): Distantzia luzeko korrikalari gisa egindako ibilbide nabarmenagatik. Malagako maratoian 2 ordu, 22 minutu eta 21 segundoko denbora egin zuen, eta Bartzelonako maratoi erdian bere marka pertsonal onena lortu zuen, ordubete, 8 minutu eta 17 segundorekin.
- Nora Anton Mujika (mendi lasterketak): 2025-2026 denboraldian Goierriko Kopako sprint modalitateko txapeldun izateagatik, baita Lazkaon, Ordizian eta beste hainbat herritan egindako probetan podiumeko postuak lortzeagatik ere.
- Maite Murgia Yoldi (mendi lasterketak): 2025-2026 denboraldian Goierriko Kopako trail modalitateko txapeldun izateagatik.
- Koldo Urrestarazu Garmendia (mendi lasterketak): Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren orain arteko 23 edizioetan parte hartu eta guztiak amaitzeagatik. Aitorpen hau lasterketa ezagunaren 25. urteurrenarekin batera iritsi da.
- Markel Odriozola Alcerreca (errugbia): 2025ean Espainiako selekzioarekin 18 urtez azpikoen Europako txapeldun izateagatik, finalean Georgiari 11-6 irabazita. Gaur egun Biarritz Olympique taldean jokatzen du.
- Aiora Sarasola Sanchez (futbola): Euskadiko selekzioarekin Espainiako txapeldun izateagatik 2024-2025 denboraldian (14 urtez azpikoen mailan) eta 2025-2026 denboraldian. Realeko jokalaria da, eta Espainiako 15 eta 16 urtez azpikoen selekzioek ere deitu dute. Gainera, 2025eko eta 2026ko liga txapelketak irabazi ditu bere taldearekin.
- Alazne Estensoro Macicior (futbola): 2026an Espainiako selekzioarekin 20 urtez azpikoen munduko txapeldun izateagatik.
- Beñat Zubizarreta Agirre eta Beñat Garmendia Atxutegi (pilota): 2025eko azaroan LAPKE ordezkatuz kluben ohorezko mailako Gipuzkoako binakako txapeldun izateagatik. Horrez gain, Beñat Zubizarretak 2026ko otsailean egin zuen debuta profesionaletan, eta Beñat Garmendiak urrezko domina lortu zuen 2026an Argentinan jokatutako Munduko Txapelketan.
- Oxel Azkarate Peguero (txirrindularitza): Errepidean, pistan eta ziklo-krosean izandako bilakaeragatik. Bereziki aipatzekoak dira 2025ean Zestoako lasterketan lortutako garaipena eta 2025-2026 denboraldian pistako Gipuzkoako txapeldun izatea.
- Eritz Atxega Iraola (txirrindularitza): Kirol arloan izandako bilakaeragatik, 2026an Lazkaomendiko lasterketaren 50. edizioan lortutako garaipenagatik eta Euskadiko selekzioarekin Espainiako Txapelketan parte hartzeagatik.
- Aitor Bereziartua Peñafiel (igeriketa): Bere kirol ibilbide nabarmenagatik eta Lazkaoko igeriketaren aitzindarietako bat izateagatik. Herrian igerilekurik ez zegoenean hasi zen kirol honetan. Bere ibilbidean zehar, Malagako errendimendu handiko zentroan aritu da, eta Espainiako hainbat txapelketatan garaipenak eta marka nabarmenak lortu ditu.
Taldeka lortutako emaitzengatik emandako sariak
- Lazkao K.E., Lehen Mailako B jubenil taldea (futbola): 2024-2025 denboraldian Gipuzkoako Kopako txapeldun izateagatik, Andoaingo Euskalduna taldeari irabazita.
- Lazkao K.E., C kadete taldea (futbola): 2025-2026 denboraldian bere mailako Gipuzkoako Kopa irabazteagatik.
- Lazkao K.E., A kadete taldea (futbola): 2025-2026 denboraldian ohorezko kadeteen mailara igotzea lortzeagatik.
Lazkaoko kirolaren alde lanean diharduten erakundeei emandako sariak
- Goierri Gorri: Hamargarren urteurrenagatik eta Goierriko emakumezkoen futbola sustatzen, sendotzen eta ikusgarri egiten hamar urtez egindako lanagatik.
- Ikullu Razing Eskuderia: Automobilismoa sustatzeko etengabe egindako lanagatik eta kirol hori Lazkaora hurbiltzeko egindako ekarpenagatik. 2026ko ekainean, eskuderiak bere Rally Sprintaren hamargarren urteurrena ospatu zuen.
- Lazkaomendiko junior mailako txirrindularitza lasterketa: 2026an 50 urte bete dituela eta, aitorpen berezia jaso du, lasterketaren ibilbidea eta herriko txirrindularitzari egindako ekarpena nabarmenduz.
Lazkaoko kirolaren alde lanean diharduten pertsonei emandako sariak
- Rufino Murgia Herrero: Bizitza osoan kirolarekin izan duen loturagatik, bereziki txirrindularitzarekin, eta kirol horri eskainitako lanagatik eta egindako ekarpenagatik.
- Jose Ignacio Lasa Estensoro: Herriko futbolarekin eta, bereziki, Goierriko emakumezkoen futbola sustatzearekin izandako konpromisoagatik. Hamar urtez Goierri Gorriko presidente izan zen, eta aurretik hainbat ardura izan zituen Lazkao K.E. taldeko zuzendaritzan, batzordekide eta presidente gisa. Bere lanak eskualdeko emakumezkoen futbola sendotzen eta ikusgarri egiten lagundu du.
Kirol ibilbideari emandako saria
- Josean Querejeta Altuna (saskibaloia): Saskibaloian egindako ibilbide bikainagatik, bai jokalari gisa, bai ondoren kirol kudeaketan egindako lanagatik. Lazkaon jaio zen 1957an, eta Baskonian hasi zuen bere kirol ibilbidea. Ondoren, 1978an, Real Madrilera joan zen, eta talde horrekin Ligako hainbat titulu eta Europako Kopa bat irabazi zituen. Baskoniara itzuli eta jokalari ibilbidea amaitu ondoren, zuzendaritza lanetan hasi zen, eta klubeko presidente izatera iritsi zen. Gaur egun ere kargu horretan jarraitzen du, eta Deportivo Alavéseko presidentea ere bada.
Lazkaoko alkate Kepa Zubiarrainek saridunen ahalegina eta dedikazioa nabarmendu ditu, eta adierazi du "kirol lorpen bakoitzaren atzean entrenamendu ordu asko, sakrifizioa eta etengabeko ahalegina daudela, baina baita kluben, familien eta erakundeen babesa ere, Lazkaoko kirolak hazten jarraitzeko ezinbestekoa baita babes hori". Ildo horretan, azpimarratu du "harro egoteko modukoa dela ikustea gure herriko kirolariek hainbat diziplinatan emaitza bikainak lortzen dituztela eta Lazkaoren izena maila goreneko lehiaketetara eramaten dutela".
Era berean, Zubiarrainen esanetan, garrantzitsua da kirol lorpenak ez ezik, urte luzez herriko kirola sustatzen aritu direnen konpromisoa ere aitortzea, eta adierazi du "guztiak direla erreferente belaunaldi berrientzat, eta erakusten dutela Lazkaoko kirolak talentuz betetako oraina eta etorkizun oparoa dituela". Azkenik, saritutako pertsona eta erakunde guztiak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie "egindako ahaleginagatik, erakutsitako dedikazioagatik eta Lazkaoren izena herrian bertan zein herritik kanpo ezagutarazteko egindako ekarpenagatik. Eskerrik asko guztioi".
Kirol Sarien bigarren ekitaldi honekin, Lazkaoko Udalak herriko kirol talentua aitortzeko duen konpromisoa berretsi du, eta eskerrak eman dizkie beren lanaren eta dedikazioaren bidez kirola herriko bizitzaren funtsezko parte izaten jarrai dezan laguntzen duten klub, elkarte eta pertsona guztiei.
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
-
Click to open image!
Click to open image!
https://lazkao.eus/eu/lazkao-eu/albisteak/osasuna-covid-19/5755-kirol-lorpenak-eta-herriko-kirolaren-aldeko-lana-aitortu-ditu-lazkaok-kirol-sariak-2026-ekimenaren-bigarren-edizioan.html#sigProId68c8669bc4