- Irteera 07:30ean izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta handik Leitza ingurura joango da taldea, ibilaldiari ekiteko. Ibilbide zirkularrak 13,4 kilometroko luzera izango du, eta Altzegi, Urepel eta Mandoegiko tontorretatik igaroko da.
- Parte hartu nahi dutenek azaroaren 20ra, ostirala, bitarte eman dezakete izena, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 606 85 89 30 telefono zenbakira deituta.
Amalur Mendi Elkarteak Mandoegi mendira antolatu du hurrengo mendi irteera, azaroaren 22an, igandean. Ibilbide zirkularrak 13,4 kilometroko luzera eta 890 metroko desnibel positiboa izango ditu.
Goizeko 07:30ean abiatuko dira Lazkaoko Itzala tabernatik, eta handik Leitza ingurura joango dira ibilaldia hasteko. Ibilbidea Ixkibar atsedenlekuan hasiko da, Nafarroako herritik zazpi bat kilometrora, Izaietako izei zuri handien basotik gertu. Itzulera 13:30 aldera aurreikusten da.
Handik, malda gogor batean gora egingo dute parte-hartzaileek, Leitzaran haranaren gaineko mendilerroan barrena, eguneko lehen tontorrera, Altzegira, iritsi arte. Ondoren, hainbat igoera eta jaitsiera gaindituta, Urepelgo tontorrera iritsiko dira, eta handik Mandoegira joko dute. Ibilbide osoan zehar, inguruko mendien ikuspegi zabalak izango dituzte.
Parte hartu nahi dutenek azaroaren 20ra arte, ostiralera arte, eman dezakete izena, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 606 85 89 30 telefono zenbakira deituta.
Amalur Mendi Elkarteak eta Lazkaoko Udalak herritarrak irteeran parte hartzera gonbidatu dituzte, natur ingurune eder batean mendiko goiz batez gozatzeko.
