• Ostiral honetan, Santa Zezilia eguna dela eta, Lazkao Txiki Musika Eskolaren kontzertua izango da plazako pilotalekuan. Egun berean, Hankaz Gora! ipuin kontaketa saioa izango da liburutegian, eta 7 Urte antzezlana taularatuko da Arerian. Larunbatean, berriz, Landarbaso abesbatzak kontzertua eskainiko du Mojetan.
  • Haurrentzako "Superthings Filma” euskaraz proiektatuko da Arerian larunbatean eta igandean, eta helduentzako “Ruega por nosotras” filmak hainbat emanaldi izango ditu larunbatetik astelehenera bitartean.

Aste honetan, lazkaotarrek musika, antzerkia, ipuin kontaketa eta zinema izango dituzte aukeran, adin guztietako herritarrei zuzendutako kultur egitarau zabalarekin.

Azaroaren 20an, ostiralean, Lazkao Txiki Musika Eskolaren kontzertua izango da plazako pilotalekuan, Santa Zezilia eguna dela eta. 16:30ean, ikastolako Batxilergoko ikasleek txokolate beroa banatuko dute, ikasturte amaierako bidaiarako dirua biltzeko. Ondoren, 16:45ean, musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute. Ordu berean, Hankaz Gora! ipuin kontaketa saioa izango da liburutegian, HH5etik aurrerako haurrei zuzenduta. Bertaratzeko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian. Eguneko egitaraua osatzeko, 19:30ean, 7 Urte antzezlana taularatuko da Arerian, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, Kandido Uranga, Jon Olivares, Aitor Beltrán, Iñigo Gastesi eta Dorleta Urretabizkaiaren parte-hartzearekin.

Azaroaren 21ean, larunbatean, Landarbaso abesbatzak kontzertua eskainiko du Mojetan, 19:30ean, eta sarrera doakoa izango da.

Ohiko zinema emanaldiei dagokienez, haurrentzako Superthings Filma euskaraz proiektatuko da Arerian azaroaren 21ean eta 22an, larunbatean eta igandean, 17:00etan. Helduentzako Ruega por nosotras filma, berriz, larunbatean 19:30ean eta 22:00etan izango da ikusgai, igandean 19:30ean eta astelehenean, azaroaren 23an, 18:00etan eta 21:00etan.

Lazkaoko Udalak herritarrak aste honetarako antolatutako jardueretan parte hartzera eta adin guztietarako prestatutako kultur eskaintzaz gozatzera gonbidatu ditu.


 7 URTE KARTELA eginda