- Euskadi Enparantzan izango den ekimenak fisika kuantikoa gertutik ezagutzeko bidea eskainiko die herritarrei, esperientzia murgiltzaile eta interaktibo baten bidez, modu didaktiko eta parte-hartzailean. Goizean, 09:00etatik 14:00etara, ikastolako ikasleentzat izango da, eta arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, herritar guztientzat zabalik egongo da.
Lazkaotarrek fisika kuantikoa gertutik ezagutuko dute datorren azaroaren 26an, Kapsula Kuantikoa Euskadi Enparantzara iritsiko baita. Unitate mugikor honek zientzia herritarrengana hurbilduko du, esperientzia murgiltzaile, interaktibo eta irisgarri baten bidez. Ekimenaren helburua jakin-mina piztea eta materiaren nondik norakoak modu erakargarri, didaktiko eta harrigarrian ezagutaraztea da.
Ekimenak fisika kuantikoa herritarrengana hurbiltzea du xede, konplexua izan arren materia beste ikuspegi batetik ezagutzeko bidea eskaintzen duen diziplina baita. Proposamen didaktiko eta interaktibo baten bidez, Kapsula Kuantikoak zientziaren arlo hori modu atseginean ezagutzera gonbidatzen du, jakintza eta parte-hartzea uztartuz.
Ordutegiari dagokionez, goizean, 09:00etatik 14:00etara, Kapsula Kuantikoa ikastolako ikasleentzat gordeta egongo da, eta fisika kuantikoa proposamen interaktibo baten bidez ezagutuko dute. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 19:00etara, herritar guztientzat zabalik egongo da.
Lazkaoko Udalak herritarrak Euskadi Enparantzara hurbiltzera eta ekimenean parte hartzera gonbidatzen ditu, fisika kuantikoa modu atsegin, hurbil eta erakargarrian ezagutzera.
