• A1, A2-B1 eta B2-C1 mailetako hiru talde antolatuko dira, eta eskolak astelehenetik ostegunera emango dira, 14:30etik 16:00etara. Izena eman nahi dutenek inprimaki hau bete dezakete. Izena emateko azken eguna abenduaren 11 izango da.
  • Euskara Bonuaren bidez, ikasleek euskara ikasteko ordu-poltsa eskura dezakete 120 euroren truke, B1A2 azpimailara iritsi arte. Ordu-kopurua ikasle bakoitzaren hasierako mailaren araberakoa izango da. Horrez gain, Lazkaoko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskainiko ditu.

Euskara ikasteko edo euskararen ezagutzan sakontzeko aukera izango da Lazkaon urtarriletik ekainera, Maizpide euskaltegiaren eskutik. Ikastaroak hiru taldetan antolatuko dira, ikasleen mailaren arabera: A1, hasiberrientzat; A2-B1 eta B2-C1.

Eskolak euskaltegian bertan emango dira, astelehenetik ostegunera, 14:30etik 16:00etara. Izena eman nahi dutenek Maizpideren izen-emate inprimakia bete dezakete. Izena emateko epea abenduaren 11n amaituko da.

Ikastaroaren prezioa 300 eurokoa izango da Euskara Bonua eskatzeko aukerarik ez dutenentzat. Bonu horren bidez, ikasleek euskara ikasteko ordu-poltsa eskura dezakete 120 euroren truke. Ordu-kopurua ikasle bakoitzaren hasierako mailaren araberakoa izango da. Bonua A0A0 eta B1A2 bitarteko mailetarako baino ez da baliagarria. Bonuari buruzko informazio gehiago nahi dutenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezakete.

Bestalde, Lazkaoko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie herrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonei. Ikastaroak doakoak izango dira ikasleentzat eta langabeentzat; gainerako kasuetan, dirulaguntzaren zenbatekoa norberaren eta familia-unitatearen diru-sarreren arabera zehaztuko da. Laguntza horiei buruzko informazio gehiago nahi dutenek udaletxera jo dezakete.

Ikastaroei buruzko zalantzak argitzeko, Maizpiderekin harremanetan jar daitezke 943 88 92 31 telefonora deituta, edo www.maizpide.eus webgunea kontsulta dezakete.


 maizpide euskaltegiak ikastaroak