• Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.

Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, azaroaren 26an, arratsaldeko 18:30ean. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.

Osoko Bilkurarako Gai Zerrenda honako hau da:

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko hitzarmena, Lazkaomendira doan GI-3491 errepidearen ondoan oinezkoen ibilbidea egiteko proiektua gauzatzeari buruzkoa, urgentziaz tratatzea onartzea.
  2. Aurreko aktak onartzea (2026ko urriaren 29koa eta azaroaren 2koa).
  3. Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
  4. 2027ko Udal Aurrekontu Orokorraren eta Exekuzio Arauaren onespena.
  5. 2024-2027 aldiko Udal Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa onartzea.
  6. Kreditu gehigarri bidezko 5. zenbakidun kreditu-aldaketaren espedientearen berri ematea.
  7. Kreditu-transferentzia bidezko 3. zenbakidun kreditu-aldaketaren espedientearen berri ematea.
  8. 2027ko ekitaldirako Lazkaoko Udalaren Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda (LPZ) onartzea.
  9. EAJ-PNVk, hauteskunde kanpainan alderdi politikoek jasandako erasoen aurrean, aurkeztutako premiazko erakunde-adierazpena.
  10. EAJ-PNVren adierazpena, abenduaren 3ko Euskararen Eguna dela eta aurkeztutakoa.
  11. EH Bilduren adierazpena, abenduaren 3ko Euskararen Eguna dela eta aurkeztutakoa.
  12. Galdera eta erreguak.

Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.


 

 Pleno deialdia