- Interesdunek abenduaren 9ra bitarte aurkez ditzakete eskaerak, udaletxean bertan edo erregistro elektronikoaren bidez. Egungo esleipenak 2027ko urtarrilaren 31n amaituko dira, eta ordutik aurrera esleipendun berriek izango dute udal-baratzeak kudeatzeko aukera.
Lazkaoko Udalak herriko baratze publikoak erabiltzeko eskaerak aurkezteko epea ireki du. Interesa duten pertsonek abenduaren 9ra bitarte aurkez ditzakete eskaerak, udaletxean bertan edo erregistro elektronikoaren bidez.
Egungo esleipenen indarraldia 2027ko urtarrilaren 31n amaituko da. Hortik aurrera, esleipendun berriek izango dute udal-baratzeen kudeaketaz arduratzeko aukera.
Baratzeak erabiltzeko, ezinbestekoa izango da Lazkaon erroldatuta egotea, nekazaritza- eta laborantza-lanak egiteko gaitasun fisikoa izatea eta Udalarekiko zerga-betebeharrak zein gainerako ordainketa-betebeharrak egunean izatea.
Era berean, familia-unitateko inork ezin du beste baratze baten erabiltzaile izan. Horrez gain, ez eskatzaileak ez familia-unitateko gainerako kideek ezin izango dute nekazaritza-jardueretarako egokiak diren landa-lurrik izan jabetzan, gozamenean edo errentan.
Deialdiari buruzko informazio gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko, interesdunek Lazkaoko Udalera jo dezakete, Euskadi Enparantza 1 helbidera, 943 08 80 80 telefono-zenbakira deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi.
