- Udalak herritarrei dei egin die merkataritzako eta tokiko nekazaritza produktuen kanpainetako bonuak baliatzeko eta tokiko kontsumoaren alde egiten jarraitzeko.
Egun gutxi falta dira Lazkaon tokiko kontsumoa sustatzeko bi kanpainetako erosketa-bonuak erabiltzeko. Datorren astelehenean, azaroaren 30ean, amaituko dira bai tokiko merkataritza sustatzeko udazkeneko «Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?» kanpaina, bai tokiko nekazaritza produktuen kontsumoa sustatzeko urteko ekimena.
Epea amaitzear dela, Udalak bonuak oraindik erabili ez dituzten herritarrei dei egin die, bonuak dagozkien kanpainetan parte hartzen duten saltokietan eta tokiko ekoizleenean erabil ditzaten.
Bi kanpainen bidez, Lazkaoko Udalak gertuko merkataritzarekiko eta lehen sektorearekiko konpromisoa berretsi du. Era berean, herrian kontsumitzearen garrantzia nabarmendu du, herri bizi eta dinamiko bati eusten laguntzeko.
