2017ko ekitaldiari dagokion Iparra-Hegoa lankidetza programak antolatu eta garatzeko diru laguntzak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak. Ekainaren 14ra arteko epea dago eskaerak egiteko. Eskaeraren imprimakia udaletxean aurkeztu beharko da, eskatzen duen erakundea ordezkatzeko lege-gaitasuna duen pertsonak sinatuta eta proiektu bakoitzari buruzko informazioa behar bezala beteta. Eskaera imprimakia udaletxean edo lazkao.eus helbidean eskura daiteke.

Eskaera egiterakoan, ekintzaren edo programaren proiektu zehatza aurkeztu beharko da: zein helburu dituen, nori zuzenduta dgaoen eta horien ezaugarri sozio-ekonomikoak eta geografikoak, ekintzen edukia, parte hartzearen aurrekariak, programaren ardura duen ordezkariaren edo erakundearen datuak eta proiektua gauzatuko den epea.

Lazkaoko Udalak, guztira, 52.000 euroko aurrekontua bideratuko du aurten re Iparra-Hegoa lankidetza programara. Iaz, 10 proiektuk jaso zuten udalaren laguntza.

 

DESKARGATU ESKAERA ORRIA