San Migel jaietako ospakizunen baitan, Denbora Band taldearen emanaldia izango da Lazkaoko Musika Bandarekin, Xabier Zabala, Joli Pascualena eta Iker Huitzirekin batera; horrez gain, Jundajo Txarangak eta Marchi Imperial Elegancia Mexicana taldeak ere parte hartuko dute, haurren duatloiarekin eta sagardo dastaketa zein taloak bezalako proposamen gastronomikoekin batera. La Bola Negra filmaren estreinaldia Areriara iritsiko da, eta emanaldiak irailaren 26an, larunbatean, 19:30ean eta 22:10ean izango dira; irailaren 27an, igandean, 19:30ean; eta irailaren 28an, astelehenean, 18:30ean eta 21:10ean.
Ekimenaren helburua herritarrak Lazkaoko zuhaitzetara gerturatzea da eta, inkesta baten bidez, bizilagunek udalerriko espezieen inguruan duten ezagutza-maila neurtzea. Boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonek urriaren 2ra bitarte eman dezakete izena Lazkaoko Udalean edota Udalaren wegbugunean dagoen inprimakia betez: https://forms.gle/4UVR9KDKBLuDiGeU7.
Inkestaren bidez, Lazkaoko emakumeen interesak eta proposamenak ezagutu nahi dira, udazkeneko programazioa haien beharretara egokitzeko. Ekarpenak honako esteka honen bidez egin daitezke: https://es.surveymonkey.com/r/jabekuntzalazkao.
Lazkao Txikiren harrizko irudiaren ondoan egin den omenaldiak herriko eragileak eta herritarrak elkartu ditu. Oin Arin dantza taldeak eta Lazkaoko Bertsolaritza Eskolak parte hartu dute ekitaldian, eta bertsolariaren ibilbidea zein euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpena izan dituzte gogoan.






