• Tarifa berezi hau larunbatetako saioetarako egongo da eskuragarri, 19:30ean edo 22:00etan, eta sarrerak Areriako leihatilan bakarrik erosi ahal izango dira.
  • Herritarrek "The Pushermen" rock taldearen eta "Destino Sonora" mariatxien kontzertuen, Bubble Balls jokoen, literatur hitzaldi baten edo Hodei Magoaren magia ikuskizunaren artean aukeratu ahal izango dute.
  • Asteartero burutuko dira saioak: 17:30ean Ekialdeko Dantza eta 19:00etan Dantza Terapia.

Gaur arratsaldean, uztailak 20, Destino Sonora taldeko mariatxiek kontzertua eskainiko dute Lazkaon. Eguraldi ezegonkorraren aurrean, Herriko Plazan izango da kontzertua, aurreikusitako orduan, 19:00etan. Barkatu eragozpenak.

  • Lazkaoko Musika Bandaren Pop rock gaua, Burrunda euskaraokea eta Korrontzi eta Oin Arin Dantza Taldearen emanaldi bateratua izango dira.

Ostiral honetan, ekainak 30, Lazkaoko Musika Bandak ‘Pop Rock Gaua’ kontzertua eskainiko du Lazkaon, baina ordu eta toki aldaketekin dator: 20:15ean izango da Ikastolako kanpo estalian.