Otsailaren 10ean Goazen-en emanaldietarako atzo, asteartea, salgai jarritako sarrera guztiak agortuta daude.

Goazen saioko kideek bi emanaldi egingo dituzte Lazkaoko Areria aretoan, lehena 18:00etan eta bigarrena 20:00etan. 

Otsailaren 10ean Goazen-en 2 emanaldi Arerian: 18:00etan eta 20:00etan.

Sarrera salmenta Arerian izango da urtarrilaren 31n, asteartea, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Salneurria 10 €koa izango da.

Oharra: gehienez bakoitzari 4 sarrera salduko zaio.

Urtarrilaren 26ko Ebazpen bidez herri baratze urbanoetako erabiltzaile izateko hautagaien onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onartu da.

Aurreko epealdian erabiltzaieak izan diren eta berriz ere onartuak izan direnen partzelak zozketako zerrendatik kendu ostean, zozketa berri bat burutuko da libre dauden partzelak esleitzeko.

Zozketa bihar ostirala, urtarrilak 27, arratsaldeko 14:00tan burutuko da udaletxean.  

Ikusi zerrenda

Atzo Ekilore belardendaren eskutik, Udaletxean Bach loreen onurak eta hauek erabiltzeko moduak erakutsi zituen Sara Dominguezek, loreen bidezko terapeutak, eguneroko zailtasunei arrakastatsu aurre egiteko gomendioak jaso genituen.

 

Datorren  otsailaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan Udaletxeko batzar aretoan aurtengo San Prudentzio jaiak  antolatzeko lehen bilera egingo dugu, guztioi luzatzen dizuegu deia eta animatu zuen proposamenak aurkezteko etortzera.

ONARTUAK / ADMITIDOS:

1

02.646.917-P
15 Y-3349980-K
2 34.535.854-C 16 15.901.258-R
3 34.096.654-M 17 72.451.261-L
4 X-4335990-F 18 72.463.962-R
5 15.901.258-R 19 72.437.144-R
6 15.902.330-S 20 15.963.732-F
7 14.955.490-Q 21 44.161.725-T
8 35.778.260-N 22 15.940.384-G
9 50.474.338-X 23 72.490.937-C
10 08.903.009-P
11 35.770.779-Y
12 73.234.142-A
13 15.985.444-F
14 08.924.279-A
BAZTERTUAK / EXCLUIDOS:
EZ DAGO / NO HAY

 

 

"Spectacular magic" Sun magoaren ikuskizuna, datorren urtarrilaren 27an, ostirala,  Arerian arratsaldeko 19:00etan.

 

Iturgaitzagako urbanizazio lanak direla eta, kale honetako 10. zenbakian dagoen Zapatari etxea eraisteko lanak direla eta, Hiribarren kalea berriro ere trafikoari itxita izango da, bi norabideetan datorren astelehenean hilak 10. Arrazoi hau dela eta  Iturrialdea kalean egokitutako bide berritik ibili beharko da.

 

Sortu daitezkeen eragozpenak ahalik eta eramangarrienak izan daitezen, Udaletik dei egiten dugu jarritako seinaleztapenari kaso egiteko, abiadura errespetatzeko eta ahal den neurrian herriko serrera irteerak egiterakoan Ataun aldeko sarbidea erabiltzeko.

 

2017ko urtarrilaren 31an herri baratze urbanoak erabiltzeko lizentzien iraunaldia amaitzen dela kontuan hartuta, Alkatetza honek, 2017ko urtarrilaren 10eko Ebazpen bidez deialdi berria egitea ebatzi da.

Lazkaoko udalak 2016. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri-lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu.

ZIRKULAZIO ETA GELTOKI ALDAKETAK

Datorren igandean, urtarrilak 8, ASTOTXO FESTA ospatzen denez, Lazkaora sartzeko saihesbidea erabiltzea aholkatzen da. Izan ere, 10:00etatik 15:00etara bitartean, Infantadoko Jauregitik Areso kaleko lehen zenbakia arte errepidea itxi egingo baita.
Aldi berean, autobus zerbitzuek aldaketak izango dituzte beraien geralekuetan.

GOIERRIALDEA
Geraleku nagusia, HIRIGOIEN 14 (Garin okindegiaren parean).
LAZKAO TXIKI ZELAITIK ez da autobusik pasako.

PESA
Iruñeako norabidean ez da aldaketarik izango.
Eibarko norabidean, 12:05ean etorriko dena, HIRIGOIEN 14an (Garin okindegiaren parean) geratuko da.

Urtarrilaren 8an, Lazkaon, Astotxo festa:

Gabonetako egitarauaren barruan, erakusleiho lehiaketako sari banaketa burutu da.

Abenduak 15, osteguna, arratsaldeko 18:30ean "Biziekin errefuxiatuekin" erakusketari irekiera emango zaio hitzaldi-solasaldi batekin.

Datorren abenduaren 16an hitzaldia "Bikote harremana konstelazio familiarren ikuspuntutik".

Gabonak ERAKUSLEIHO contenido

LazkaOn eta Lazkaoko Udaletik gure esker-ona adierazi nahi dizuegu herrian erosteagatik. Zuen erosketei esker Lazkaoko merkataritza bizirik mantentzen da eta kalean bizipoza somatzen da.

Bozkatu zure erakusleiho gustukoena eta parte hartu sari hauen zozketan: 400 €ko bono bat + 150 €ko 4 bono.

Bozkatzeko denda parte-hartzaileetan dauden boto-txartelak bete eta eraman Udaletxera. Nahiago baduzu LazkaOn-en facebookera (@lazkaon) mezu pribatu bat bidali zure denda gustukoena zein den adieraziz.

Bozka emateko epea abenduaren 23an amaituko da.