Datorren ostegunean, urriak 28, arra­tsal­­­­­de­ko 18:30etan, Udaletxean Ohi­­­ko Osoko Bil­­ku­­ra egin­­­go da.

  • Zuzeneko hitzaldietan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita.

Txirrindularitza profesionalean 12 urtez aritu ondoren, bizikleta uztea erabaki du Gari Bravo lazkaotarrak. Herritar ugari, lankide, txirrindulari eta zaleak Arerian elkartu ziren pasa den ostiralean, urriak 22, egindako lana zein izandako ibilbide oparoa omentzeko.

  • Sarrera guztiak salgai daude www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan.

Eguneratuta (2021/10/25): 8 sarrera geratzen dira Lazkaoko Udalean salgai. Online salmentara bideratutako sarrerak agortu dira jada. 

  • Izen ematea Udaletxean burutu behar da, bulego orduetan, 8:00etatik 18:00etara.

Urrian traktoreen ITVa pasatzeko bi deialdi egin dira Lazkaoko Zubierreka industrialdeko 30. Pabiloian. Bi egunetan, guztira, 43 traktorek hartu zuten hitzordua.

Lazkaok bat egin du Bularreko Minbiziaren Munduko Egunarekin Udaletxe sarreran lazo arrosa jarriz egoera honetan egon diren edo egon daitezkeen pertsonen omenez.

  • Auzoaren urbanizazio lanak datozen 3 hilabeteetan burutuko ditu Udalak, 143.277,51 euroko inbertsioarekin.
  • Urbanizazio lanak auzoko 6 zenbakitik 13ra bitarteko atarien eremuan eta auzoko 1. eta 2. atarien atzealdean, eta aurrera eramango diren lanen artean espaloiak, lurzorua eta azpiegiturak hobetzea aurreikusten da.
  • Helburua da auzoan kalitatezko azpiegitura eguneratu eta egokiak izatea eta, aldi berean, bertako mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea, oinezkoei lehentasuna emanez.
  • Kontsumo-bonuen IV. edizioa izango da: 2.500 ale, 30 euroko prezioan, 40 euroko erosketa-balioarekin.
  • Udalak aurreikusten du 2021eko Suspertze Planak 300.000 euro inguru mugituko dituela udalerrian.
  • Arratsaldeko 20:00etan izango da Arerian eta lazkao.eus -en daude sarrerak eskuragarri.
  • Zinemak ere ez du hutsik egingo asteburuan. ‘Benedetta’ eta ‘La patrulla canina’.
  • Matrikulazio epea zabalik dago urriaren 13tik 22ra bitarte, eta plazak mugatuak izango dira.
  • Goierriko herritar guztiei ondorengo inkesta betetzeko gonbita luzatu die: https://labur.eus/EnergiaGoierrin. Lazkaoko Udalak herritarrak parte-hartzera deitu ditu.

Datorren ostegunean, hilak 14, Zubierreka industrialdeko 30. pabiloian traktoreen IATa egingo da. Txandak Irungo IAT zerbitzuan hartuko dira, 943626300 telefonoan. Ikuskapenak goizeko 8:45etan hasiko dira eta azken txanda 14:30ean izango da. Guztira 23 traktore pasatzeko aukera izango da.

  • Aforoa ez da %100eko izango hasieratik. Aldaketa nabarmenenak: Aldagela eta dutxak, guztiak ireki dira, gihar gelako aforoa 20 erabiltzailetara igo da, ikastaroetako partaide kopuruen aforoa ere igo da edota Kantxako harmailek, ikuskizunak direnean, aforo osoa izango dute, beste hainbaten artean.
  • Izen ematea azaroaren 19 arte egongo da zabalik eta landu beharreko gaia honakoa da: Emakumeen* aurkako indarkeria estetikoak. Gorputzen, identitateen eta sexualitateen aniztasuna
  • 2021eko Udazkeneko Musika Zikloaren sarrerak salgai lazkao.eus -en.
  • Izarok eman zion hasiera egitarauari pasaden urriaren 1ean Areria betez. Ondotik etorriko dira Kantaka abesbatza, Pirritx eta Porrotx, Esti eta Mikel Markez eta beste hainbat…