Hasi da Pausoka egitasmoa 03 Urria 2017

Martxan da Pausoka egitasmoa, adinekoek lagun artean paseora irtetzea helburu duena. Ohiko erabiltzaileekin batera, Txindoki egoitzako erabiltzaileek ere parte hartu dute gaurko txangoan.

San Migel eguna iruditan 01 Urria 2017

San Migel eguna eta jubilatuen eguna iruditan:

Lazkaoko Udalak elkartasuna adierazi dio Catalunya-ko herriari 28 Iraila 2017

Lazkaoko Udalak elkartasuna adierazi dio Catalunya-ko herriari adierazpen instituzional baten bidez. Adierazpenean honako lau puntuak jasotzen dira:

Kirol Astea, irailaren 30etik urriaren 10era 28 Iraila 2017

Europan ospatzen den Kirolaren Astearekin bat egingo du aurten Lazkaoko Udalak, eta bihar, irailak 30, hasi eta urriaren 10era hainbat ekintza antolatu dira, kirol minoritarioei garrantzia eman eta kirolak osasunarekin duen lotura azaleratzeko.

Merkataritza eta ostalaritza kanpainako lehen saridunak 28 Iraila 2017

Lazkaoko Udalak eta LazkaOn elkarteak antolatutako "Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon" kanpainaren barruan egin da lehen zozketa. Zine denboraldirako hiru bono zozkatu dira, eta honakoak dira saridunak:

  • Eneko Aldasoro Berakoetxea
  • Ane Carrion Agirre
  • Mª Karmen Baztarrika Urbiztondo
Herri afarirako txartelak asteazkenean eskuratu ahalko dira udaletxean 25 Iraila 2017

Ostiralean, San Migel eguna, Lazkaon egingo den herri afarirako txartelak asteazkenean, irailak 27, eskuratu ahalko dira, udaletxean, 09:00etan hasi eta amaitu arte. Txartelak zenbatuta egongo dira.

Ohiko Osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, Lazkaoko Udalak 25 Iraila 2017

Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Musika, dantza, sagardoa eta Basherri Eguna asteburuan Lazkaon 22 Iraila 2017

Asteburu honetan jarraituko dute sanmigeletako festen inguruko ekintzek Lazkaon. Larunbatean Jundajo txarangak eta Oin Arinek saioa egingo dute goizean eta arratsaldean egingo da sagardo festa. Igandean, berriz, Basherri Eguna izango da.

Hasi da “Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon” kanpaina 18 Iraila 2017

Lazkaoko Udalak, LazkaOn Merkataritza Elkartearekin elkarlanean, “Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon” kanpaina jarri du martxan, bigarren urtez. Kanpaina honetan, herriko 52 merkatarik eta 27 ostalarik parte hartuko dute.

Astelehenean hasiko da Mugikortasun Astea 13 Iraila 2017

Beste urte batez Lazkaoko Udalak bat egingo du Nazioarteko Mugikortasun Astearekin. Irailaren 18tik 22ra hainbat ekintza antolatu dira herrian eta herritarren artean mugikortasuna bultzatzeko.

Kultura arloko ikastaroetarako izena emateko epea irekita dago 11 Iraila 2017

Lazkaoko Udalak prestatu du kultura ikastaroen eskaintza 2017-2018 denboraldirako: yoga, aretoko dantzak, sevillanak, orratz lanak, makinaz josten ikasteko ikastaroa eta robotika ikastaroa egiteko aukera egongo da.

Irailaren 18an hasiko dira kirol ikastaroak 11 Iraila 2017

Lazkaoko Udalak prestatu du 2017-2018 denboraldirako kirol eskaintza. Aurten, gainera, aurreratu egingo da ikastaroen hasiera eguna. Orain arte, urrian hasten baziren ikastaroak, aurten irailaren 18ra aurreratu dira. Haurrentzako ikastaroak urrian hasiko dira: funkya, gimnasia erritmikoa eta igeriketa.

San Prudentzio kaleko lanak egiten hasi dira 07 Iraila 2017

Lazkaoko San Prudentzio kaleko 15 eta 23 zenbakien artean egin behar diren lanak martxan daude. Oinezkoei lehentasuna ematea eta kaleari izaera urbanoagoa ematea dira lanen helburuak, eta horretarako oinezkoen bideak egokituko dira. Behin lanak amaituta, Ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetuko da.

Kanpoko igerilekuak igandean itxiko dira 06 Iraila 2017

Joxe Miel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekua igande honetan itxiko da, udako denboraldiari amaiera emanez. Ekainaren 10az geroztik daude irekita, eta hiru hilabete hauetan hainbat ekintza egin dira beretan. Datorren urteko ekainean irekiko dira berriz igerilekuak eta belardia eta solariuma.

Pausoka egitasmorako boluntarioak behar dira 05 Iraila 2017

Urrian jarriko da berriz martxan Pausoka egitasmoa, Lazkaoko Udalak, Txindoki egoitzak, Orobione, Azki eta Nagusilan elkarteek, San Benito ikastolak eta Osakidetzaren herriko anbulatorioak bultzatuta. Adinekoei zuzendutako egitasmoa da, beste herritar batzuekin elkartu eta elkarrekin kirola eginez osasuna hobetzea helburu duena.

Irailaren 14an eguneratu ahalko da ziklomotorren eta traktoreen IAT-a 04 Iraila 2017

Ziklomotorrei IAT-a pasatzeko hurrengo eguna irailaren 14an izango da. IAT-a Beasainen eguneratu beharko dute lazkaotarrek, udaletxe ondoan egokitutako lokalean.

Datu turistiko oso onak lortu dira udan Goierrin 31 Abuztua 2017

Uztaila eta abuztua oso oparoak izan dira aurten ere turismoari dagokionez. Goitur Goierriko Turismo Agentziak eman dituen datuen arabera, gora egin du bisitari kopuruak, eta iaz lortutako errekorra gainditu egin da aurten.

Arkeologia jolasak egingo dira abuztuaren 5ean igerilekuan 27 Uztaila 2017

Ur jolas arkeologikoak egingo dira abuztuaren 5ean Joxemiel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekuan. Hondoratutako itsasontzi baten aztarnak irudikatuko dituzte, eta haurrak itsasontzi horren arrastoen artean murgildu ahal izango dira. Jolas honen bidez, ur azpian aritzen diren arkeologoen lana ezagutu ahal izango dute gaztetxoek. Buzeatuz itsasontzian gordetzen diren altxorrak bilatu beharko dituzte.

Abuztuko ordutegiak udal zerbitzuetan 26 Uztaila 2017

Honako ordutegia izango dute udal zerbitzuek abuztuan zehar:

Goierri-Tolosaldea gida turistiko berria aurkeztu dute 21 Uztaila 2017

“Euskadiko Bihotza” markapean bi eskualdeen gida turistikoa eta udako agenda bateratua aurkeztu dituzte Goiturrek eta Tolosaldea Garatzen agentziak. Itxura berria eman diote, gainera, liburuxkari.

Gida turistiko berri honek bi eskualdeetako produktu turistikoak biltzen ditu. Gidaren hasierako mapan markaturik azaltzen dira bide berdeak, bidegorriak, informazio bulegoak, Erdi Aroko Multzoak edo alde zaharrak, merkatuak, Santiagoko Bidea eta alojamendu mota desberdinak. Barruko orrietan esperientzia gastronomikoak, eta naturan oinarriturikoak eta kulturalak azaltzen dira.

Datorren astean hasiko dira Mikelar eremuko lanak 20 Uztaila 2017

Datorren astean hasiko dira Mikelar inguruko berritze lanak. Espaloia zabalduko da, eta 1 zenbakiko atariaren parean aparkaleku gune bat egokituko da. Lanen aurrekontua 117.038 euroko da.

Herriko guneak doitzeko eta herriaren garapena bultzatzeko Lazkaoko Udala herriko hainbat gunetan egiten den egitasmoen barruan sartzen dira Mikelar eremuko lanak ere.