- Lazkaoko Jabetze Eskolak Sendabelarrak, kontzientzia emozionala eta autozaintza, autodefentsa feminista ikastaroak ditu abian jada. Saioak 6 pertsonako talde ezberdinetan ari dira burutzen Covid-19a saihesteko segurtasun neurriak betez.
- Helburua da emakumeen parte-hartze sozial zein politikoa sustatzea ahalduntze prozesuen bidez, eta hausnarketarako eta formaziorako gune bat sortzea.
Pasa den urrian ekin zion Lazkaoko Udalaren I. Jabetze Eskolak. Sendabelarrak, kontzientzia emozionala eta auto-zaintza, autodefentsa feminista eta (zis)gizonen desboteretzea ikastaroek osatzen dute. Lehen hirurak jada abian dira eta 6 pertsonako talde ezberdinetan ari dira burutzen Covid-19a saihesteko segurtasun neurriak betez. Guztira 45 herritarrek eman dute izena.
‘Gizonen desboteretzea’ tailerra, berriz, azaroaren 23an izango da. Izen ematea zabalik egongo da ostirala bitarte, azaroak 20. 943 08 80 80 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita eman daiteke izena.
Jabetze Eskolaren estreinako ikastaro sorta
Lazkaoko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea izango da. Helburua da emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea, ahalduntze prozesuen bidez, emakumeek euren eskubideen jabe egiteko eta euren bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko, eta beste emakumeekin sareak sortzeko. Udalak negura begira ikastaro sorta berri bat antolatzeko aukerak aztertzen ari da, betiere Covid-19ak eragindako pandemiaren eboluzioak ahalbidetzen duen heinean.