• Asteburu honetan Lazkaon dauden ekimenak: Baserritar Ekoizleen Gidaren aurkezpena eta bi zine saio: “En guerra con mi abuelo” eta “Hasta el cielo”. 
  • Gonbidapenak eta sarrerak lazkao.eus-en eskuratu daitezke.

Lazkaoko Udalak hiru ekimen antolatu ditu asteburu honetarako.

Ostiralean, urtarrilak 22, arratsaldeko 19:00etan Arerian egingo da Baserritar Ekoizleen Gidaren aurkezpen ekitaldia. Sarrera doan da, baina gonbidapena aurrez eskuratu behar da www.lazkao.eus-en. Lehen sektorea sustatu eta bertako produktuen kontsumoa bultzatzea du helburu gidak. Bertako baserritar ekoizleen informazioa jasotzen du: kontaktua, salmenta puntuak, ordutegiak... Ostiraleko aurkezpenaren ostean, etxe guztietara banatuko da eta eraikin publikoetan eta udalaren webgunean ere eskuragarri egongo da.

Bestalde, asteburu honetan bi zine saio eskainiko dira Arerian. Haur zineari dagokionez, “En guerra con mi abuelo” pelikula proiektatuko da urtarrilaren 23an eta 24ean 16:45etan. Helduen zinean, aldiz, “Hasta el cielo” filma egongo da ikusgai larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan. Sarrerak www.lazkao.eus-en eskuratu daitezke.

PORTADA Agenda 21