• 3 ekintza nagusi bultzatu dira: Lilatoia-Emakumezkoen Lasterketa BIRTUALA herrian zehar, "La brecha orgásmica. De cómo el patriarcado nos sigue hasta en la cama" liburuaren aurkezpena Paola Damontirekin, eta Zinegoak Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia.
  • Otsailaren 25an Udaleko Oosko Bilkurak Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala onartu zuen “ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean” lelopean.

Lazkaoko Udalak Martxoaren 8ko egunaren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Eguna, egitarau anitza antolatu du herriko eragileekin elkarlanean.

Udaleko Berdintasun sailak adierazi duen eran, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea eta baloratzea du oinarrizko idea eran kanpainak, Emakundek bultzatu duen lan-lerroarekin bat eginez: “Kanpainak zaintzarekin lotutako funtsezko hiru alderdi azpimarratzen ditu. Alde batetik, agerian uzten du zaintza-lenen ikusezintasuna, eta ikusezintasun hori grafikoki iradokitzen da zaintzarekin lotutako elementuak agertuz, ondoan inor agertu gabe. Bestalde, azpimarratzen du zaintza-lanak baloratu behar direla, bai ordainduak bai ordaindu gabeak. Eta, azkenik, erantzunkidetasuna azpimarratzen du: zaintza-lanak emakumeen eta gizonen, erakundeen eta gizarte osoaren artean banatu behar direla”.

Hori oinarri, otsailaren 25an Udaleko Oosko Bilkurak Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala onartu zuen “ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean” lelopean.

Horrez gain, 3 ekintza nagusi bultzatu dira:

  • Martxoak 5etik-8ra: Lilatoia-Emakumezkoen Lasterketa BIRTUALA herrian zehar. Izen ematea: https://lilaton.es/eu/ martxoaren 4ra arte.
  • Martxoak 9: "La brecha orgásmica. De cómo el patriarcado nos sigue hasta en la cama" liburuaren aurkezpena Paola Damontirekin. Erakusketa gelan 18:00etan. Izena eman behar da martxoaren 4a baino lehen Udalean.
  • Martxoak 23 eta 25, Areria Aretoan, 18:30ean: Zinegoak Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Film labur eta luzeen proiekzioa. Sarrerak leihatilan bertan hartu beharko dira 18.00etan egunean.

Lazkaoko Udalak herritarrei dei egiten die programatutako ekintza ezberdinetan parte har dezaten.

 

Lilatoia aplikazioa eskuragarri

Honako bideen bitartez deskarga daiteke Lilatoiaren aplikazioa:

Hemen jarraitu beharreko urratsak: https://lilaton.es/eu/app-deskargatu/

Ibilbidea grabatzeko zailtasunak baldin badituzue, esteka hau irakurtzea gomendatzen dizuegu, eta gure mugikorrean GPSa nola konfiguratu behar dugun jakiteko ematen dizkiguten aholkuei kasu egitea, eta, beharrezkoa izanez gero, doikuntzetatik aldatzea.

https://blog.rockthesport.com/preguntas-frecuentes-rockthesport-virtual-app/

  • Martxoak 8 LAZKAO 2021 5 page 002