• Lazkaoko Udala: “Martxoaren 8a zuhurtzia handiz ospatu behar dugu, jende asko pilatzen den elkarretaratzeak ekidinez, Covid-19a saihesteko babes-neurri egokiena gizarte-harremanak ahalik eta gehien murriztea baita”.
  • Sare sozialetan #Martxoak8Lazkao traola erabiltzeko proposamena egin du Udalak, “Lazkao berdinzalea dela inoiz baino ozenago adierazteko.

Lazkaoko Udalak, Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, berdintasuna lortzeko bidean bat egin du, zaintza erdigune izanik, ekintza ugari antolatuz. Ordea, gogorarazi du arduraz jokatzeko unea dela: “Martxoaren 8a zuhurtzia handiz ospatu behar dugu, jende asko pilatzen den elkarretaratzeak ekidinez, Covid-19a saihesteko babes-neurri egokiena gizarte-harremanak ahalik eta gehien murriztea baita. Errebindikazioa era askotara egin dezakegu, baina une epidemiologikoa oso zaila da, egoera oso larria da oraindik, eta ardura eta prebentzio neurri oro betez egin behar dugu”.

Zentzu horretan, herritarrak animatu ditu emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitera, baina modu arduratsuan, eta egungo teknologiek eskaintzen dizkiguten baliabideak baliatuz. Sare sozialetan #Martxoak8Lazkao traola erabiltzeko proposamena egin du Udalak, “Lazkao berdinzalea dela inoiz baino ozenago adierazteko”.