• Azaldu dutenez “aho-batez” hartutako erabakia izan da: “argi geneukan ezinezkoa izango zela jaiak ohiko formatuan ospatzea, eta pandemiaren bilakaerak esan digu oraindik ez dela unea. Ohiko egunak izango dira Lazkaon, eta herritarrei ohiko eran jokatzeko deia luzatzen diegu”.


Lazkaoko Kultura Batzordeak 2021eko San Prudentzioak eta Lazkaomendiko jaiak ez ospatzea erabaki du. Hala iragarri dute gaur bere parte diren eragileek.

Kepa Zubiarrain alkateak hartu du hitza Lazkaoko Udalean egin duten agerraldi bateratuan: “pena handiz, baina oraindik ez dugu bermerik ez ahalbiderik jaiak ohiko eran ospatzeko. Covid-19aren pandemia oraindik gurean da, azken asteotan kutsatze kopuru altuak ditugu gure herrian eta lurraldean, eta herritarren segurtasuna lehenetsi behar dugu. Prebentzio neurri nagusiena urruntze soziala da, eta horrek jai giroa ezin bultzatua dakar”.

Azaldu duenez “aho-batez” hartutako erabakia izan da: “hilabeteak daramatza Lazkaoko Kultura Batzordeak jaiei buruz hizketan. Argi geneukan ezinezkoa izango zela jaiak ohiko formatuan ospatzea, eta pandemiaren bilakaerak esan digu oraindik ez dela unea. Ohiko egunak izango dira Lazkaon, eta herritarrei ohiko eran jokatzeko deia luzatzen diegu”. Zentzu horretan Udalak iragarri du ez duela ekitaldi berezirik antolatuko eta Areria Aretoko ohiko zine emankizunak eskainiko direla.

“Pandemiaren bilakaerak ez du berme nahikorik ematen San Prudentzioetan zein Lazkaomendiko jaietan ohituak gauden ekitaldiei, festetako pilaketei... berriz ekiteko. Arduratsuak izaten jarraitu behar dugu, osasun jarraibideak errespetatuz eta, horrela, kaleko talde masiboak saihestuz", adierazi dute.

“Izango dira garai hobeak. Iaz etxean geunden, aurten askatasun gehiago dugu, agian 2022ak emango du aukera inoiz baino indartsuago itzultzeko. Lazkaotarrei ardura eskatzen diegu aurten, hurrengo urtean inoiz baino gogotsuago ospatzeko gure Sanprudentzioak”.

 

1 jaiak

2 jaiak