• Informazio-jardunaldia 14.30 eta 16.30 bitartean izango da, Areria Aretoan, eta 40 lagunentzako lekua izango du. Parte hartzeko, Lazkaoko Udalean eman behar da izena datorren maiatzaren 7a arte.

Lazkaoko saltokiek TicketBAI sistemaren erabilerari eta ezarpenari buruzko jardunaldi informatiboa dute datorren maiatzaren 13an. Sistema horrek bi helburu nagusi ditu: zerga-betebeharrak betetzen laguntzea eta zerga-iruzurrari aurrea hartzea.

Indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko batean diharduten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena. Sistema berriari esker, foru-ogasunek kontrolatu ahal izango dituzte zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak, eta, bereziki, azken kontsumitzaileak azken bezero diren jarduerenak.

Era berean, informazio hori erabiliko da zergadunek zerga-betebeharrak bete ahal izan ditzaten.

Informazio jardunaldia 14.30 eta 16.30 bitartean izango da Areria Aretoan, eta 40 lagunentzako lekua izango du. Parte hartzeko, izena eman behar da Lazkaoko Udalean datorren maiatzaren 7a arte.

TicketBAI hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko baterako proiektua da, eta betebehar legal eta teknikoak ezartzea du helburu.

ticketbai solucion vortex 1