• Azken 150 bonoak daude eskura. 30 euroko prezioan 40 euroko eroste-ahalmena dute. Lazkaoko udaletxean daude salgai, 8:00etatik 18:00etara.
  • Baserritar ekoizleen bonoak eskuragarri daude ere. Ekoizleen Gidan barneratutako 5 baserritarrei egin ahalko zaizkie erosketak eta 20 eurotan erosi eta 35 euroko erosketa ahalmena eskainiko dute.

Lazkaoko Udalak 1.000 merkataritza bono gehiago jarriko zituen salgai maiatzaren 3an, III. edizioaren lehen sortak izandako harrera onaren ondotik. Azken 150 bonoak geratzen dira salmentarako. Honakoak dira baldintzak: 30 euroko prezioan 40 euroko eroste-ahalmena dute. Herritar bakoitzak gehienez 5 bono erosteko aukera izango du. Guztira 60 saltoki daude atxikita.

Bonoak zenbakituta daude, eta eroslearen NAN-a gordeko da bonu bakoitza saltzean. Lazkaoko udaletxean daude salgai, 8:00etatik 18:00etara.

 

Baserritar ekoizleen bonuak, oraindik eskuragarri

Ildo beretik, merkataritza bonuekin batera, baserritar ekoizleen produktuak merkaturatu eta lehen sektorean mugimendu ekonomikoa sortzeko helburuz, Udalak aipatu sektoreari zuzenduriko bonuak jarri ditu lehen aldiz salmentan, hain zuzen 200 ale.

Horiek 20 eurotan erosi eta 35 euroko erosketa ahalmena eskaintzen dute, Baserritar Ekoizleen Gidan barneratutako 5 baserritarrei erosketak egin ahal izateko. Bonuak oraindik eskuragarri daude Lazkaoko udaletxean, 8:00etatik 18:00etara bitartean eta herritar bakoitzak 5 bonu eskuratu ahal izango ditu. Kanpaina, gainera, azaroaren 30a arte luzatuko da.

PORTADA Bonoak